Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa

Documentos relacionados
TESTU PROZESADOREA PROCESADOR DE TEXTO

Txartel Irakurgailuaren Instalazio Gida Manual de Instalación del Lector de Tarjetas

HOSTING-EKO FORMULARIOEN ESKULIBURUA

2.- Sitúe el cursor sobre el campo del formulario que desee cumplimentar.

BIDEO ERREPRODUZITZAILEA REPRODUCTOR DE VÍDEO

FLUJOGRAMA. Prozedurak irudikatzeko tresna Herramienta para la representación gráfica de procesos

Mariaren Lagundia Ikastola; Orientazioa

3.3 HIPERKOLESTEROLEMIA HIPERCOLESTEROLEMIA DEFINICIÓN DEFINIZIOA

IRUDIAK GORDE ETA PARTEKATZEKO WEB ZERBITZUA SERVICIO WEB PARA ALMACENAR Y COMPARTIR IMÁGENES

UKANAUTO TUTORIAL INSTRUCCIONES BÁSICAS

p2.c #define N 50 main() { int i; int a[n];

HTTPS-EN GAINEKO RPC BIDEZ EXCHANGE ZERBITZARIRA SARTZEA

EUSKAL HERRIKO GGKE: SERSO San Viator BURKINA FASO GGKE: Les Clercs de Saint Viateur de Burkina Faso

CURSO ONLINE: INTRODUCCIÓN AL APRENDIZAJE Y SERVICIO SOLIDARIO

txartela (adierazi T batez) tarjeta (indicar con una T)

Batzar Nagusietarako eta Hiriburuetako Udal Hauteskundeak: Boto aurreikuspena (2015eko martxoa)

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK 2011ko UZTAILA. Azterketa honek bi aukera ditu. Horietako bati erantzun behar diozu.

ESKOLAZ KANPOKO KIROL ESKAINTZA

DORRE BARRIAK. San Mames ingurua

Web Orriak Sortzen Nvu/KompoZer Erabiliz

HHEEOO MATRIKULA LIBREA

Ikastaro honek ez du balio akademikorik, Federazioak antolatzen duen prestakuntza ikastaroa da, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak antolatua.

invierno

SOINU ETA AUDIO BANKUA BANCO DE SONIDOS Y AUDIO

2011KO METEOROLOGIA TXOSTENA

Aketza eta Esti. Aurkibidea. Kaixo gu Aketza eta Esti gara. Gaur. zaigu.

IZENA EMATEKO ORRIA HOJA DE INSCRIPCIÓN COLONIAS EN INGLES 2014 HAURRA NIÑO/A

ARAUTEGIA KANOE 2010

MUSEO BIRTUALA MUSEO VIRTUAL

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA QUÍMICA KIMIKA

guztientzako arauen eskuliburua manual de normas universales Enero de 2004ko urtarrila

Electrotecnia PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2014 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

POSTA ELEKTRONIKOA CORREO ELECTRÓNICO

Cultura audiovisual PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2013 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

MOVIMIENTOS EN EL PLANO: UN TEMA A DESARROLLAR EN EL AULA DE ORDENADORES

Aztarna Ekologikoaren kanpaina eta informazio prozesua Resultados e información del proceso de la Campaña Huella Ecológica

DBH 1 TESTU PROZESADOREA: WRITER. APUNTEAK eta ARIKETAK

Trebakuntza Osagarrirako Egitamua Programa de Formación Complementaria

Electrotecnia PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2014 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA FISICA FISIKA

Autobus geltoki berria 2011urtean

CONTESTACIÓN DEL LEHENDAKARI A LA SOLICITUD DE INFORMACIÓN DOCUMENTADA FORMULADA POR D

Electrotecnia PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2012 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO FROGA

EXECUTIVE MBA / MASTER EN DIRECCIÓN Y GESTIÓN DE EMPRESAS

Uno de los problemas de los municipios pequeños es el transporte público, p la no existencia de un transporte que se adapte a las características de

BACHILLERATO BATXILERGOA

BOLSA DE EMPLEO de monitores de la Empresa Pública GILTXAURDI, SL. GILTXAURDI, SL enpresa publikoko monitoreen LAN POLTSA OINARRIAK BASES

Estudio de opinión sobre el sistema de voto electrónico DEMOTEK en las votaciones celebradas en Donostia sobre la bandera de la Kontxa

Egileak Jaime eta Nerea

HAURDUNAREN KARTILLA CARTILLA EMBARAZADA

Estructura de las jornadas. Jardunaldien egitura. Viernes 23 de octubre de eko urriaren 23a, ostirala

BOLETÍN OFICIAL DEL PAÍS VASCO. martes 22 de abril de 2014

BULEGOAN PAPERA AURREZTEKO ETA TONER ETA TINTEN ERABILERA ERAGINKORRAGOA SUSTATZEKO NEURRIAK

ASOCIACIONES DE MAYORES DE GETXO octubre. Salón del Ocio, Servicios y Actividades para Mayores

Física PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2012 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR. Examen

S AILBURUA LA C ONSEJERA

Electrotecnia PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2012 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

Física PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2014 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR. Examen

ZORIONAK!!!!!! OIER ETA MAREN. Aurkibidea. Kaixo lagunok!! Urte Berri On denoi!!!! Gu Oier eta Maren gara eta urte

Solidaritatea SOLIDARITATEA SOLIDARITATEA. solidaritatea. Solidaritatea SOLIDARITTEAA. SOLIDARITATEA Natalia eta Nuria Oliveira 4.

ORKESTRA-IKASKETEN IKASKETA ARTISTIKOEN MASTERRA (hari instrumentuak)

AUDIOA ETA SOINUAK GRABATU ETA EDITATZEKO PROGRAMA ETA GAILUA PROGRAMA Y DISPOSITIVO PARA GRABAR Y EDITAR AUDIO Y SONIDOS

TALLER de FLUJOGRAMAS Prozedurak irudikatzeko tresna Herramienta para la representación gráfica de procesos

El maltrato entre iguales Bullying en Euskadi Tratu txarra berdinen artean Bullying-a Euskadin

Ikasleen inkesten ondorioak (49 inkesta)

Agur!!!!! XABIER ETA MAREN. Aurkibidea. Kaixo lagunak, gu Xabier eta Maren. urduri gaude, baina uste dugu ondo egingo dugula.

VIENTOS MUY FUERTES. 13 DE NOVIEMBRE

EKAINAK 3 JUNIO Turismo kolaboratiboa (Airbnb, BlaBla Car, Couchsurfing )

OSASUN ETA KONTSUMO SAILBURUA CONSEJERO DE SANIDAD Y CONSUMO

VALORACIÓN RESCATE A LA BANCA ESPAÑOLA

Seiton 整頓. Seiri 整理. Seisō 清掃. Shitsuke 躾. Seiketsu 清潔

DIAPOSITIBA PROZESADOREA PROCESADOR DE DIAPOSITIVAS

KONPLETIBOAK ARIKETAK

SOINU ERREPRODUZITZAILEA REPRODUCTOR DE SONIDOS

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK ATERA BERRI DUEN MUGIKOR ETA TABLETENTZAKO APP BERRIA AURKEZTEN DU

Álbum de fotos Argazki albuma

Vitoria-Gazteiz, a 21 de marzo de Iñaki Arriola López CONSEJERO DE VIVIENDA, OBRAS PÚBLICAS Y TRANSPORTES

IRUDI-GALERIA GALERÍA DE IMÁGENES

Grimm anaien ipuinak Cuentos de los hermanos Grimm

672 Likidazio Bulegoa Oficina Liquidadora

Eguerdiko ordu bata eta hogeita hamabian hasi da bilkura.

Física PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2013 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR. Examen

OCTAVA PROMOCIÓN DE MASTER UNIVERSITARIO EN CRIMINOLOGÍA Y DECIMOCUARTA PROMOCIÓN DE CRIMINÓLOGOS DE EUSKADI ( )

Formación de monitores en terapias acuáticas para personas con discapacidad: Lesaka

Europar Elkarteetan espezializatzeko bekak Becas de especialización en Comunidades Europeas

2015. INAUTERIKO KARROZA ETA KONPARTSEN LEHIAKETAREN OINARRIAK.

El maltrato entre iguales Bullying en Euskadi Tratu txarra berdinen artean Bullying-a Euskadi

El maltrato entre iguales Bullying en Euskadi Tratu txarra berdinen artean Bullying-a Euskadin

Honekin batera bidaltzen dizut informazio-zirkular bat, Eskola Aseguruaren ezaugarriei, zerbitzuei eta izapidetze-erari buruzkoa.

EUSKALVIA telefono-modem bidezko sarbide zerbitzuko erabiltzaileei

EKONOMIA, OGASUN ETA AURREKONTU BATZORDEA COMISIÓN DE ECONOMÍA, HACIENDA Y PRESUPUESTOS

LA FÓRMULA DE ERLANG Y EL ANÁLISIS DE REDES DE COMUNICACIONES

MATEMÁTICAS APLICADAS A LAS CIENCIAS SOCIALES II

TRAMITACIÓN DE PERROS PELIGROSOS

VI Festival de Teatro del Tercer Sector Gabalzeka Tafalla 2015 Hirugarren Sektoreko VI. Antzerki Jaialdia

SISTEMAKDETERMINANTEEN 3 BITARTEZ EBATZI

NORMAS TEMPORALES DE ACCESO Y CONSULTA DURANTE LAS OBRAS DE REPARACION EN EL ARCHIVO HISTÓRICO PROVINCIAL DE ÁLAVA


Introducción. Idioma: Castellano. Material: - Descripción de conceptos - Imágenes de conceptos - Práctica 1, 2. Webs de apoyo

Transcripción:

1. Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 1.1. SPSS programaren oinarrizko urratsak 1.2. Aldagaien definizioa 1.3. Datuak sartu, gorde eta berreskuratu 1.4. Burututako praktikak 1.5. Proposatutako praktikak

1.1. SPSS PROGRAMAREN OINARRIZKO URRATSAK Giza zientziei egokitutako estatistikako kalkuluak ia inoiz ez dira eskuz egiten. Horren arrazoi nagusia ordenagailuen erabileraren hedapena da alde batetik, eta bestetik, estatistikako programa-paketeen erabilera oso erraza izatea. Giza zientziei egokitutako programa-paketeetatik arrakasta gehien daukana, gehien erabiltzen dena eta erabiltzen oso erraza dena SPSS programa-paketea da. Windows 95, 98 eta 2000 bertsioekin erabiltzeko prestatua dago. Gai honetan eta hurrengoan, 10.0 bertsioa nola erabiltzen den ikusiko dugu. SPSS erabiliz analisi estatistiko baten etapak zein diren, aldagaiak nola definitu, laguntza-menuak, datuen edizioa eta eraldaketa, datuen aukeraketa eta emaitzen tratamendua izango dira gai honetan aztertuko ditugun eginkizunak. SPSS programa-paketea erabiliz datu-analisi bat burutu ahal izateko, oinarrizko lau pauso eman behar ditugu: a) Datuak SPSSn sartu, edo lehendik sartuta baditugu, zein datu-multzo (fitxategi) analizatu nahi dugun zehaztu behar diogu. SPSSrekin analizatzeko prestatutako datu fitxategiek.sav amaiera izango dute normalean. b) Prozedura bat aukeratu. Zein analisi-mota egin nahi dugun zehaztu beharko diogu. Analisi estatistikoen Analizar edo grafikoen Gráficos artean bat hautatu beharko dugu. c) Analisirako aldagaiak aukeratu. Aztertu nahi ditugun aldagaiak zehazki zein diren adierazi beharko diogu programari. d) Prozedura exekutatu. Analisiak edo grafikoak lortu ondoren emaitzak interpretatzea izango da helburua. Emaitzak.SPO luzapena duten fitxategietan gordetzen dira.

16 SPSSrekin lanean Pauso horietako bakoitza egiteko, SPSSk pantaila-mota desberdinak aurkezten dizkigu. Horietariko bat datuen editorea edo leiho nagusia da: Bertan oso garrantzitsuak izango zaizkigun atal ezberdinak nabarmendu ditugu. 1) Datu-fitxategiaren izena. Goiko ezker-ertzean.osasuna.sav 2) Aldagaien izenak. Zutabe bakoitzaren izenburua aldagai-izena da. 3) Laguntza-menuak. Galdera-markatik programari buruzko laguntza-mota ugari lor ditzakegu. 4) Aktibatutako laukia. Aldagaiaren izena eta subjektu-zenbakia agerrarazten du. 5) Ikonoak. Horien gainetik astiro pasatzean, pantailaren beheko aldean agertzen dira etiketak (azalpenak). 6) Desplazamendu-barrak. Datu-fitxategia gora eta behera, edo ezkerrera eta eskuinera mugitzeko. 7) Aldagaien ikusmena. Aldagaien definizioa ikusi edota aldatzeko aukera ematen digun beste pantailara pasatzeko barra. OSASUNA.SAV datu-fitxategiaren izenaren azpian menu-barra azaltzen zaigula ere kontuan izan behar dugu: Archivo, Edición, Ver... Horietako bakoitzak hainbat aukera eskaintzen dizkigun menu bat zabaltzen du. Adibidez, Datos aukerak Definir fecha, Insertar variable, Insertar caso,... aldagaiak edota datuak definitzen uzten digu. Aukera bakoitza aztertzeko kurtsorea bertara eraman eta botoia sakatuko dugu. Beheko aldean, funtzio zehatzetarako sarrera erraztea helburu duten ikonoak azaltzen zaizkigu. Zabaltzen diren menuetatik ere funtzio horietara sar gaitezke. OHARRA: KONTUZ! Aurrera jarraitu baino lehen, ohartarazi behar dugu liburu honetan beti formatu berdinak erabili ditugula SPSSko gauza jakinak agintzean. Hauek dira: 1) Beltzez eta etzanez: SPSS programari lan bat eskatzeko exekutatu behar diren menuak. Adibidez: Archivo - Guardar como 2) LETRA HANDIZ ETA ETZANEZ: Aldagaien izenak zehazteko. Adibidez, MUSIKA, PISUA, SEXUA. Eta, oro har, izen bat literalki idatzi behar denean.

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 17 1.2. ALDAGAIEN DEFINIZIOA Ordenagailua piztu ondoren, SPSSrako Acceso Directo edo zuzeneko atzipen deitzen den ikonoa aurkituko dugu mahaian. Sakatu bitan komeni den erritmoarekin, eta programa ireki egingo zaigu. Zuzeneko atzipenik ez baldin badaukagu, Inicio - Programas - SPSS for Windows - SPSS 10.0 para Windows egindakoan, pantailan hau azalduko zaigu:

18 SPSSrekin lanean Ikonoaren gainean kokatuta, ezkerreko botoia bitan sakatuz, SPSSko hasierako lan-pantaila azalduko zaigu. Goiko aldean izenburua azaltzen da, Sin título. Datuen editorearen pantaila izanik datuak sartzeko erabiltzen da. Azpialdean Vista de Datos izeneko hegal bat aurkituko dugu. Sakatu hor eta aldagaiak definitzeko baliagarria den beste pantaila honetara iritsiko gara. Aldagai baten definizioaren prozesua 7 atalez osatuta dago (zati garrantzitsuenean). Aurreko pantaila erabiliz egingo dugu. Oro har, zutabe (aldagai) bakoitzeko ondorengo informazioa zehaztu behar da Vista de variables aktibaturik:

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 19 1. ALDAGAIAREN IZENA. Aldagai bakoitzari izen bat eman behar zaio. Horretarako Nombre izeneko zutabea erabiliko dugu. Aldagaien izenak gehienez 8 karaktere onartzen ditu. Letraz hasi behar dute. Gainerako karaktereak letrak edo zenbakiak izan daitezke. Kontuz! Bi aldagairi izen bera jartzea ezinezkoa baita. Beste ohar txiki bat. SPSSk ez du letra larri eta xeheen (maiuskula eta minuskulen) arteko ezberdintasunik egiten. Programarentzat guztiak berdinak dira. 2. ALDAGAI-MOTA. Aldagaiaren formatua definitzeko, Tipo izeneko zutabea erabiliko dugu: zenbakizkoa (zenbaki osoa edo hamartarrak), alfazenbakizkoa edo data. Tipo izenburuaren gainean sakatzen badugu, ondoko leihoa agertuko zaigu. Eta hor agertzen diren eten-puntuen gainean sakatzean ondoko leihoa agertuko zaigu. Hemen ikusten dugunez, aldagaiaren datuak definitzeko 8 mota ditugu. Hiru dira gehien erabiltzen diren aldagai-motak. Zenbakizkoa (Numérico): balioak zenbakiak dira. Zutabearen zabalera eta hamartar-kopurua jarri beharko ditugu. Ezer esaten ez badiogu, berez, 8 hutsune gordeko dizkigu bi hamartarrekin. Hemen aldatu egin dezakegu bai zabalera (Anchura) eta bai hamartarren kopurua ere (Cifras decimales). Alfazenbakizkoa (Cadena): testua idazteko, ikasleen izena adibidez. Kalkuluetarako ez dira erabiltzen. Data (Fecha): euskarazko dataren ordena (urtea, hilabetea eta eguna) ez du onartzen. Eskaintzen dituen moduen artean hautatu behar dugu.

20 SPSSrekin lanean 3. ALDAGAIAREN ETIKETAK. Aldagaiaren izenari etiketa luzeago bat eransteko aukera eskaintzen digu Etiqueta zutabeak. Aukera honen bidez, aldagaia edota aldagaiaren izena deskribatuko dugu. Aldagaiaren izena definitzean 8 karaktere baino gehiago jartzea ezinezkoa denez, etiketaren bitartez, 120 karaktere idazteko aukera dugu. Menu nagusian etiketen gelaxkan sakatuz gero, dagokion laukitxoa nabarmenduko zaigu eta hor nahi dugun izena idazteko aukera izango dugu. 4. ALDAGAIAREN BALIOEN ETIKETAK. Aldagai kualitatibo eta ordinalen kasuan balio bakoitzari dagokion kategoriaren etiketa eransteko aukera eskaintzen digu. Horretarako, Valores sakatu ondoren, dagokion laukitxoan agertzen diren eten-puntuen gainean zapaldutakoan ondoko leihoa agertuko zaigu: SEXUA aldagaiaren balioak sartzeko modu bat hau izan daiteke: neska denean 1 idaztea eta mutila bada 2 idaztea. Horko Valor laukian 1 idatziko dugu, eta Etiqueta de valoren, berriz, Neska, eta Añadir sakatu. Hurrengo kategoriarekin berdin jokatu behar dugu. (Valor: 2, Etiqueta de valor: Mutila eta bukatzeko Añadir). Aceptar. 5. BALIO GALDUAK. Zenbait kasutan subjekturen baten daturen bat ez jakitea gerta dakiguke. Horrelakoetan, galdutako balioen adierazgarri diren balio bereziak erabil ditzakegu, valores perdidos deitzen direnak. Horien aurrean 2 aukera ditugu: Datuari dagokion laukia hutsik utzi. Orduan, automatikoki, zenbakizko aldagaietan, programak komatxo bat jarriko digu; Sistemaren balio galdua deritzo horri. Ezinezkoa den balio bat eman, gero programak balio galdu bezala uler dezan (Erabiltzailearen balio galdua). Horretarako, Perdidosen gainean sakatu ondoren, dagokion laukitxoan agertzen diren eten-puntuen gainean zapaldutakoan ondoko leihoa aterako zaigu. Hemen Valores perdidos discretos biribiltxoa aktibatu eta lehenengo laukian ezinezko balio bat idatziko dugu. SEXUA aldagaian, adibidez, 1 eta 2 kodifikatzen baditugu neskak eta mutilak, balio galdu bat izendatzeko 3, 7, 99, e.a erabil ditzakegu. Esan beharra dago, data-formatua

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 21 erabiltzen badugu, adibidez jaiotegunarentzat, programak ez duela utziko datu galdu bezala definitzen. Beraz, kasu horietan aukera bakarra laukitxoa hutsik uztea izango da. 6. ZUTABE-FORMATUA. Datuen lerrokatze-modua zehazteko aukera eskaintzen digu Columnas zutabeak. Zutabe-formatuak PANTAILAN IKUSIKO DUGUNAREN berri bakarrik emango digu; zutabeen zabalera zehaztu eta datuak lerrokatzeko modua hautatu ahal izango dugu, ezker, erdi edo eskuinaldean Alineación aukeratuz. Zutabe-formatuak aldagai-motan zehaztutako digitu (zutabe) kopuru berdinekoa edo gehiagokoa izan behar du. 7. NEURKETA-ESKALA. Neurketa-eskalaren arabera, aldagai estatistiko mota zehazteko, pantailaren eskuinaldeko azken zutabean Medida izenekoa dugu. Hemen zein eratako neurketa-eskala erabili dugun esan beharko diogu: kuantitatiboa (Escala), ordinala (Ordinal) edo kualitatiboa (Nominal). 1.3. DATUAK SARTU, GORDE ETA BERRESKURATU Aldagaiak definitu eta gero, datuak sartzeko (idazteko) ordua iritsi zaigu. Hautatutako aldagaiaren lehen laukitxoa kurtsorearekin aukeratu eta datuak sar ditzakegu. Horiek aldagaiaren izenaren aurrean (goian ezkerrean) azalduz joango dira, eta taularatzeko sakatu behar dugu. SPSSko datuen taulan: Lerroak kasuak direnez, subjektu/elementu bakoitzaren datuak lerro batean ipintzen dira. Zutabeak aldagaiak izanik, zutabearen hasieran azaltzen den izenburua aldagaiaren izena da. Laukiek balioak dauzkate. Datu-fitxategiak angeluzuzenak izaten dira. Datuak gordetzeko Archivoko menura jo behar dugu, bertan Guardar como aukeratu eta Guardar Datos como leihoa azalduko zaigu. Leiho horretan fitxategia non gorde nahi dugun (disko gogorra, disketea ) azaldu behar diogu. Horretaz aparte, izena zein izango den idatzi behar da. Behin fitxategia eratuta eta grabatuta dagoenean, hurrengo aldietan Guardar aukeratzea nahikoa izango da, berriro datuak sartu gabe zuzenean artxibatzeko. Ondorengo bi laukietan datuak eta emaitzak gordetzeko prozedura deskribatzen da. Datuak gordetzeko pausoak Datuen taula pantailaratu Archivo - Guardar como Guardar en: A disco de 3 1 / 2 Guardar como archivos de tipo: SPSS (*.sav) Nombre de archivo: Emaitzak pantailaratu Emaitzak gordetzeko pausoak Archivo - Guardar como Guardar en: A disco de 3 1 / 2 Guardar como archivos de tipo: Archivos de visor (*.spo) Nombre de archivo:

22 SPSSrekin lanean Datu-fitxategi jakin bat berreskuratzeko, ondorengo bidea egin behar da: (Archivo - Abrir - Datos: SPSS *.SAV). Datuak berreskuratzeko pausoak Archivo - Abrir - Datos Buscar en: A disco de 3 1 / 2 Tipo de archivos: SPSS (*.sav) Nombre de archivo: Emaitzak berreskuratzeko pausoak Archivo - Abrir - Resultados Buscar en: A disco de 3 1 / 2 Archivos de tipo: Documento de visor (*.spo) Nombre de archivo: 1.4. BURUTUTAKO PRAKTIKAK Hasi baino lehenago diskete bat eskuratu eta SPSS PRAKTIKAK izeneko karpeta berri bat zure ordenagailuan eraiki beharko duzu. 1. ARIKETA Aldagai kuantitatibo bat definitu eta datuak sartu Demagun 9 ikasleren matematikako notak sartu eta gorde nahi ditugula: 9, 4, 5, 6, 4, 3, 7, 7 eta 8. PAUSOAK: a. SPSS programa irekitzeko, bere ikonoaren gainean kokatu eta ezkerreko botoia bi aldiz sakatu. Pantailan datuen editorea (leiho nagusia) agertuko da. b. Aldagaia definitzeko, kurtsorea lehenengo zutabean kokatu ondoren, ezkerreko botoia bitan sakatu eta Vista de variables pantaila berria agertuko zaigu. Hemen lehenengo zutabean (Nombre izenekoan) izena idatziko dugu (gehienez 8 letra), MATEMATI izena idatzi eta onartu. Berriz lehenengo pantailara itzultzeko, azpialdean Vista de datos izenarekin agertzen den hegalean sakatu eta lehenengo pantailara itzuliko zara. c. Orain, lehenengo zutabearen gainean MATEMATI izena agertuko zaizu. d. Datuak tekleatzen hasi: 9 4 5 6 4 3 7 7 8. Ikusi duzunez, idazten duzun datua aktibatuta dagoen laukian sartuko da, hau da, azpimarratua azaltzen den horretan. Lerro batetik bestera mugitzeko, geziak edo ( ) erabil daitezke. e. Fitxategia gorde: Archivo - Guardar como... MATEMATI izenarekin, disko gogorreko karpeta honetan: C:\Archivos de programa\spss. f. SPSS programatik irten Archivo - Salir eginez.

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 23 2. ARIKETA Aldagai kualitatibo bat definitu Aurreko ariketako 9 ikasleen izenak sartu nahi ditugu: Maider, Irene, Iker, Arantxa, Ion, Imanol, Itziar, Unai eta Nerea. PAUSOAK: a. SPSS ireki. b. Aurreko fitxategia: MATEMATI.SAV berreskuratu. Archivo - Abrir - Datos: SPSS (*.SAV) - Aukeratu MATEMATI.SAV aurreko ariketan gordetako karpeta berean. Fitxategi hori berreskuratzeko beste bide bat ere erabil dezakezu: Archivo - Datos usados recientemente eta hemen aukeratu behar duzun fitxategia, gure kasuan MATEMATI.SAV. c. Aldagai berriaren izena definitu. Horretarako azpialdean Vista de variables hegala sakatu, eta lehen egin dugun bezala orain ere izena erantsi: IZENA. Tipo zutabean aldagai-mota definitu: Cadena. d. Datuak sartu. Horretarako, berriz, Vista de datos hegala sakatu eta IZENA aldagaiari dagokion zutabean goian azaltzen diren izenak kopiatu. e. Fitxategi berria gorde disketean (A unitatean). Archivo - Guardar como - Guardar en - Disco de 3 1 / 2 (A:) - MATEMATI.SAV f. Archivo - Salir 3. ARIKETA Aldagaiei eta baloreei etiketak jarri 9 ikasleen sexua adieraziko duen aldagaia definitu eta datuak sartu behar ditugu: (M: mutila, N: neska) N,N,M,N,M,M,N,M eta N. SPSS programan, aldagaiaren balio desberdinak adierazteko zenbakiak erabiltzea da errazena. Adibidez, ikasleen sexua agertzeko, 1 zenbakia neska eta 2 zenbakia mutila dela adierazteko erabili daitezke. a. SPSS ireki. PAUSOAK: b. Aurreko fitxategia: MATEMATI.SAV berreskuratu. Archivo - Abrir - Datos - Disco de 3 1 / 2 (A: )... Edo Archivo - Datos usados recientemente MATEMATI.SAV c. Aldagai berria definitu; horretarako Vista de variables hegala sakatu, eta hemen: Nombre SEXUA. d. Aldagai-mota definitu: Tipo zutabean - Numérico - Ancho 1 / Decimales 0 e. Aldagaiari etiketa jarri. Etiqueta zutabean IKASLEEN SEXUA

24 SPSSrekin lanean f. Balioei etiketak jarri. Valores zutabean Valor 1 - Etiqueta NESKA - Añadir. Valor 2 - Etiqueta MUTILA - Añadir. g. Datuak sartu: Vista de datos hegala sakatu ondoren, datuen editorera itzuli, eta hor, gure definizioaren arabera, orain idatzi behar diren balioak 1 eta 2 dira eta ez N eta M. h. Etiketak bistaratu/ezkutatu egin daitezke, ondorengo ikonoa sakatuz. i. Fitxategi berria gorde MATEMA. SAV izenarekin disko gogorreko mahaian, zuk sortutako SPSS PRAKTIKAK izeneko karpetan. 4. ARIKETA Data-formatuko aldagaia definitu Ikasle bakoitzaren jaioteguna sartzeko beharrezkoa izango da ondorengo urratsak egitea. a. Aldagai berria definitu JAIODATA izenarekin. PAUSOAK: b. Aldagai-mota:Tipo - Fecha - dd.mm.aa (eguna - hila - urtea) c. Ondorengo datuak tekleatu: 13.01.91 01.10.91 06.07.91 22.09.91 11.02.91 30.10.91 31.12.91 06.11.91 06.10.91 5. ARIKETA Aldagai gehiago erantsi eta balio galduak definitu. MUSIKA, SOINKETA eta ESKULANA ikasgaietako notak sartu eta ondoren disko gogorrean gorde. PAUSOAK: a. Hiru aldagaiak definitu; bakoitzaren izena, formatua eta dagozkien etiketak definitu. b. Balio galduak definitu. Perdidos zutabea sakatu eta leiho honetan Valores perdidos discretos - 99 c. Datuak sartu.

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 25 MUSIKA SOINKETA ESKULAN 7 7 6 6 8 5 4 6 7 8 4 8 7 9 6 9 8 7 7 5 5 6 99 6 4 7 7 d. Zure disketean gorde IKASTOLA izenarekin. 6. ARIKETA Aldagai bakarreko estatistika deskribatzailea MUSIKAko noten deskribapena egin eta lortutako emaitzak IKASTOLA.SPO fitxategian gorde. PAUSOAK: a. Maiztasun-taula eraiki. Analizar - Estadísticos descriptivos - Frecuencias MUSIKA aldagaia aukeratu (ezkerreko taulatik eskuinera pasatu). b. Histograma bat egin. Gráficos - Histograma c. Estatistikoak atera. Frecuencias - Estadísticos Aukeratu zentralizazio (Tendencia central), sakabanatze (Dispersión), asimetria eta zorroztasun (Curtosis) indizeak: Media / Mediana / Moda / Desv.típica / Varianza / Curtosis d. Bukaeran, Frecuencias pantailan, Mostrar tabla de frecuencias aukera indargabetu, aktibaturik baldin badago. e. Emaitzak gorde disketean IKASTOLA.SPO izenarekin. Archivo - Guardar como - Tipo de archivos: SPSS (*.SPO) 1.5. PROPOSATUTAKO PRAKTIKAK 1.1. ARIKETA Ikastetxe batzuetan ikerketa egitea erabaki da, hizkuntza-ereduak (A, B edo D) ikasleen irakasgai batzuetako errendimendu akademikoan eragina duelako hipotesia baieztatzeko. Ikerlan hori burutzeko 25 ikasle zoriz hautatu dira eta ondorengo irakasgaiak aztertzea erabaki da: Matematika, Ingurunea eta Fisika. Fisikako azterketa oraindik zuzendu gabe dago, baina ondorengo datuen taulan azterketako 6 gal-

26 SPSSrekin lanean deren erantzunak daude (Item01, Item02,... Item06). Galdera horiek lau aukerako test motakoak dira. Zein alternatiba aukeratu duten adierazteko zenbakiak erabili behar ditugu. Hau dela eta taulan agertzen diren balioak (1, 2, 3 eta 4) aukeratu duten alternatibaren ordena (a, b, c, d) dira. 1.- Ondorengo fitxategia eraiki: a) Aldagaien definizioa: izena, aldagai-mota, etiketak (aldagai eta balioenak), balio galduak eta zutabe-formatua (8). b) Datuak sartu eta disketean EREDUA.SAV izenarekin gorde. Izena Eredua Matemati Ingurune Item01 Item02 Item03 Item04 Item05 Item06 Ao A 6 8 3 3 1 2 1 4 Ba B 7 7 4 4 2 1 2 3 Ca A 4 5 2 2 1 3 3 2 Da D 5 6 3 3 2 1 4 3 Ea 6 5 1 2 2 1 2 4 Fa D 7 4 3 3 2 1 1 4 Ga D 8 99 4 2 1 2 2 3 Ha B 7 8 4 3 1 3 3 3 Ia D 6 7 4 1 1 4 2 2 Jo B 5 6 3 1 1 3 3 3 Ko D 6 7 4 4 1 2 4 4 Lo A 7 6 4 2 1 3 2 4 Mo D 6 6 4 2 1 3 2 3 No A 5 5 4 2 1 3 3 3 Oo D 4 6 4 2 1 3 4 3 Pa B 5 7 3 2 3 3 3 3 Qa D 6 7 4 2 2 2 2 2 Ra A 6 7 4 3 4 2 3 2 Sa D 5 7 3 2 3 3 3 3 Ta D 99 4 2 2 9 3 3 4 Ua B 5 7 1 2 2 2 3 1 Va D 5 6 3 2 1 3 3 4 Xa A 4 4 4 2 1 2 1 9 Ya D 5 5 3 3 1 3 3 3 Za B 6 7 2 2 1 3 3 3 2.- MATEMATI eta INGURUNE aldagaien datuen analisiak atera: maiztasun-taulak eta zentralizazio- -neurriak (batezbesteko aritmetikoa, mediana eta moda). 3.- Hizkuntza-ereduaren (EREDUA) sektore grafikoa atera balio galdurik gabe eta kategoria bakoitzean portzentajeak aurkeztuz. 4.- MATEMATI aldagaiaren adierazpide grafikoa eraiki hizkuntza-ereduaren arabera. Gráficos - Líneas - Múltiple - Eje de categorías MATEMATI - Definir por líneas EREDUA. Balio galdurik gabe eta izenburu batekin. 5.- Disketean emaitzak EREDUA.SPO izenarekin gorde.

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 27 6.- Beharrezkoak diren analisi estatistikoak egin eta bete ondorengo hutsuneak: Laginaren tamaina: Hizkuntza-eredua: % A eredua % B eredua % D eredua Matematika: Matematikako emaitzen batezbestekoa: A ereduan ikasten dutenen Matematikako emaitzen batezbestekoa: B ereduan ikasten dutenen Matematikako emaitzen batezbestekoa: D ereduan ikasten dutenen Matematikako emaitzen batezbestekoa: Ingurunea: Behatutako balio minimoa da, eta maximoa, berriz,.

28 SPSSrekin lanean 1.2. ARIKETA Ikerketa batean pertsonen osasun-ohituren eta egoera fisikoaren arteko erlazioa aztertu nahi da. Horretarako, aurrean azaldu den galdeketaren bidez, unibertsitateko ikasleen egoera fisikoaren pertzepzioa eta beraien osasun-ohiturak jaso ziren. Osasun Ohiturei Buruzko Inkesta Izen-deiturak... Zk.:... Sexua... Adina... Altuera... Pisua... Egoera fisikoa: 1.- Nolakoa da zure egoera fisikoa? Txarra Hala-moduzkoa Ona Oso ona 2.- Egiten al duzu kirolik edo ariketa fisikorik? Bai Ez Baietz erantzun baldin baduzu, astean zenbat aldiz? Elikadura: 1.- Dietarik egiten al duzu edo elikagairen bat jateari utzi al diozu? Bai Ez 2.- Zenbat kafe edo te hartzen dituzu egunean? 3.- Jatorduetan zer edaten duzu normalean? Ura Ardoa Garagardoa Beste zerbait 4.- Zigarrorik erretzen al duzu normalean? Bai, zigarro egunean Ez Erretzailea baldin bazara edo izan baldin bazara, zenbat urterekin hasi zinen zigarroak erretzen? Osasuna: 1.- Zure osasuna nolakoa dela uste duzu? Oso ona Ona Hala-moduzkoa Txarra Oso txarra 2.- Sendagairik hartu al duzu azken hilabetean? Bai Ez Baietz erantzun baduzu, gehienetan nork esanda? Medikuak Farmazian Nik neure kabuz hartuta Beste batzuk

Aldagaien definizioa eta datu-grabaketa 29 Praktika honen helburua datu-matrizea definitu, eraldatu eta laginaren estatistiko deskribatzaileak kalkulatzea da. PAUSOAK: 1. Datu Analisiko 3.13 ariketan egindako taula kontuan harturik, osatu ondorengoa. 2. Taula hori bete ondoren, hor azaltzen diren 17 aldagairen definizioa egin SPSS programa erabiliz. 3. 16 ikaslek betetako galdeketak liburu honen eranskinean dituzunez, datu horiek sartu eta gorde zure disketean OSASUN16.SAV izenarekin. Aldagaiak definitzeko taula ALDAGAIAREN ALDAGAIAREN ZABALERA ALDAGAIAREN KODEEN BALIO IZENA (8) FORMATUA DESKRIBAPENA DESKRIBAPENA GALDUAK Izena "Cadena" 40 Izen-abizenak Hutsuneak Sexua "Numérico" 1 Ikaslearen sexua 1 = Gizonezkoa 9 2 = Emakumezkoa Adina "Numérico" 2 Adina urtetan 99 Altuera Pisua Egofisik Kirolik Zenbaldi Dietarik Kafeak Edaten Zigarro Zenbatzi Urtetaba Osasnola Sendagai Sendnork

30 SPSSrekin lanean 4. Ondorengo galderei erantzuteko beharrezkoak diren analisi estatistikoak eta adierazpide grafikoak lortu: a) Zenbat kafe edo te hartzen dute batez beste? b) Neskak ala mutilak dira pisutsuagoak? Batezbestekoak adierazi. Neskak Mutilak c) Dietaren bat jarraitzen dutenen portzentajea d) Jatorduetan zer edaten dute gehien? Estatistikoa: Emaitza: e) Nolakoa da pertsona horien osasuna? f) Zertan oinarritu zara hori erantzuteko? g) Ba al dago balio galdurik? h) Zenbat da altueraren 80. pertzentila? 5. Emaitzak grabatu disketean OSASUN16.SPO izenarekin.