5/1 Bereizten dituzu zuzenean eta alderantziz proportzionalak diren magnitudeak? 1 Esan, magnitude pare bakoitzean, zuzenen proportzionalak diren (Z), alderantziz proportzionalak (A), ez proportzionalak ez diren (E). Bonbilla bat piztuta dagoen denbora eta horrek dakarren energia kontsumoa. Auto baten abiadura eta ibilbide jakin bat egiteko behar duen denbora. Pelikula batek irauten duen denbora eta sarrerak balio duena. Zailtasunik baduzu, begiratu zure testu liburuko 85. eta 88. orrialdeetan. Erabiltzen dituzu unitatera laburtzeko metodoa eta hiruko erregela proportzionaltasuneko problemak ebazteko? 2 Ebatzi unitatera laburtuz eta hiruko erregelaren bitartez. Zortzi langilek lursail bateko belarra 5 ordutan ebakitzen dute. Zenbat denboratan egingo dute lan bera 10 langilek? UNITATERA LABURTUZ HIRUKO ERREGELAREN BIDUZ ordu ordu Zure testu liburuko 88. eta 89. orrialdeetan lagunduko dizun informazioa duzu.
5/2 3 Ebatzi unitatera laburtuz eta hiruko erregelaren bitartez. Supermerkatu bateko jabeak 180 ordaindu ditu 15 kaxa pasta. Zenbat ordaindu beharko du 13 kaxako eskaria? UNITATERA LABURTUZ HIRUKO ERREGELAREN BIDUZ Zure testu liburuko 85. eta 86. orrialdeetan laguntza aurkituko duzu. 4 6 000 kg mahatsetik 4 350 litro muztio atera ditugu. Zenbat mahats beharko dugu 5 800 litro muztio lortzeko? kg Zailtasunik baduzu, ikusi zure testu liburuko 85., 86. eta 87. orrialdeak. 5 Automobil batek, 100 km/h-ko abiaduran joanda, 45 minutu behar ditu A herritik B herriraino joateko. Zenbat denbora beharko du bide hori egiteko, 60 km/h-ra joanda? h min Zure testu liburuko 88. eta 89. orrialdeetan lagunduko dizun informazioa aurkituko duzu.
5/3 Badakizu proportzionaltasun konposatuko egoerak ebazten? 6 Okelatarako ehun txahalek 2 800 kg belar jaten dituzte astebetean. Zenbat kilo belar behar ditugu 60 txahali 15 egunez jaten emateko? kg Zure testu liburuko 90. eta 91. orrialdeetan, laguntza aurkituko duzu. 7 Abeltzain batek 750 kilo pentsu behar ditu 50 behiri 10 egunez jaten emateko. Zenbat egunez emango die jaten 40 behiri 1 800 kilo pentsurekin? egun Zailtasunik baduzu, zoaz zure testu liburuko 90. eta 91. orrialdeetara. Badakizu ehuneko bat frakzio edota zenbaki dezimal batekin lotzen? Oinarritzen zara horretan ehunekoak kalkulatzeko? 8 Hausnartu eta ebatzi. Zer frakzio da % 30?... Zer zenbaki dezimalekin biderkatu behar dugu % 30 kalkulatzeko?... Kalkulatu 1 400en % 30... Zure testu liburuko 92. eta 93. orrialdeetan lagunduko dizuten adibideak. 9 Osatu taula hau. EHUNEKOA FRAKZIOA ZENBAKI DEZIMALA 13% % 1 4 % 0,01 Zure testu liburuko 92. eta 93. orrialdeetan ariketa hau ebazteko behar duzun laguntza aurkituko duzu.
5/4 10 Kalkulatu. 40ren % 15 = 80ren % 75 = 300en % 6 = 45en % 20 = Zailtasunik baduzu, zoaz zure testu liburuko 92. eta 93. orrialdeetara. 11 Osatu. % 50 kalkulatzeko, zati % 25 kalkulatzeko, zati % 20 kalkulatzeko, zati % 10 kalkulatzeko, zati % 5 kalkulatzeko, zati Irakurri berriro zure testu liburuko 92. eta 93. orrialdeak. Badakizu ehunekoen problemak bereizten eta ebazten? 12 25 ikasleko gela batean, gaur 4 ez dira etorri. Zer ehunekok huts egin du? % Zure testu liburuko 94. orrialdean antzeko adibideak aurkituko dituzu. 13 1 780 biztanleko herri batean, % 15ek gripearen aurkako txertoa hartu dute. Zenbat herritarrek hartu dute txerto? herritarrek Zailtasunik baduzu, zoaz zure testu liburuko 94. orrialdera. 14 Ospitale batek 185 ohe beteta ditu, hau da, ospitaleko oheen % 74. Zenbat ohe ditu ospitaleak? ohe Zure testu liburuko 94. orrialdean antzeko problema ebatziak dituzu.
5/5 Badakizu ehuneko handiagotze eta txikiagotzeen problemak ebazten? 15 Orain 5 urte 650 bizilagun zituen herrixka batek azkenengo bost urteetan biztanleriaren % 14 galdu du. Zenbat bizilagun ditu gaur egun? bizilagun Zure testu liburuko 95. eta 96. orrialdeetan laguntza aurkituko duzu. 16 Zenbat ordainduko dugu lehen 280 balio zituen traje bat, % 15 merkatu badute? Zailtasunik baduzu, zoaz zure testu liburuko 95. eta 96. orrialdeetara. Badakizu bankuko interesei buruzko problemak ebazten? 17 Kalkulatu zenbateko interesa sortzen duen 3 urtez % 2,8an ezarri dugun 12 500 -ko kapital batek. Zure testu liburuko 98. orrialdean lagunduko dizuten problema ebatziak dituzu. 18 Zer interes sortzen dute 6 hilabetez urteko % 8an ezarri ditugun 400? Zailtasunik baduzu, zoaz zure testu liburuko 98. orrialdera. 19 Dendari batek 20 000 -ko mailegua lortu du, % 7an, eta konpromisoa hartu du urte bigarrenean ordainketa bakarrean kitatuko duela zorra. Zenbat ordaindu beharko du? Zure testu liburuko 98. orrialdean lagunduko dizun informazioa aurkituko duzu.