MIKEL GUREA VII. XAKE TXAPELKETA. 2006.go azaroaren 26an jokatu zen Hilarión Eslava Polikiroldegian (Burlata). Taldekako Txapelketa izan zen. Talde bakoitzean, 4 jokalari eta ordezko bat. 20 urtez azpiko III. Xake Txapelketa, 1987. urtean edo ondoren jaiotako xakelarientzat izan zen. 14 urtez azpiko VII. Xake Txapelketa 1993. urtean edo ondoren jaiotakoentzat. 15 minutuko partidak izan ziren. Aurreko fasea sei jardunaldiko sistema suitzarraren bidez jokatu zen. Ondoren, finalerdiak eta finala. Baita beste postuak zehazteko lehiak ere. Aurreko urteetako parte hartzaileen marka gainditzerik ez zen lortu, baina hala ere 125 jokalariren partaidetza Torneo gutxiren eskuetan dago. Torneoko zuzendaria Mikel Razkin izan zen. Epaileak: Ángel Vilchez eta Daniel García. Edizio honetako diru babesleak hauexek izan ziren: Fon-Clima eta Iruña-Motor enpresak, Burlatako Udaleko Kirol Patronatua eta Hilarión Eslava Ikastetxea. Sari banaketan hauexek izan ziren: Silvio Lozano (Burlatako Udaleko Kirolaren Arloko zinegotzia) eta Tomás Sánchez (Nafarroako Xake Federakundeko Lehendakaria). Torneo hau Mikel Gurea Xake Klubaren ikurretako bat da. Hain zuzen ere, harrobiaren eta balio handiko jokalari gazteen aldeko apustua da Klubaren ezaugarria. Burlatako Udal Xake Eskolak laster Teknifikazio Ikastaroak emanen ditu. Tokia: Burlatako Kirol Etxea (Francisco Ardanaz 8, behea). Ordutegia: Arratsaldeko 6etatik 7 t erdiak arte, astelehenetik ostiralera. Mailak: Hastapenak, erdiko maila eta teknifikazioa. www.mikelgurea.com webgunean horren inguruko informazioa jartzeko asmoa dago. 20 URTEZ AZPIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA. AZKENEKO SAILKAPENA. 1) Calasanz A (Gasteiz). 2) Mikel Gurea A (Burlata). 1
3) Miguel de Unamuno Institutua (Gasteiz). 4) Oberena (Iruñea). 5) Zizur-Ardoy A (Zizur Nagusia). 6) Lasker (Logroño). 7) Amaiur A (Iruñea). Hauexek izan ziren jokalaririk onenak: David Arjol (Mikel Gurea), Iraitz Mauleón (Mikel Gurea), Imanol Martínez (Mikel Gurea) eta Aritz Mancha (Mikel Gurea). Txapelketan zehar izugarrizko nagusitasuna erakutsi zuen Mikel Gureak, 4-0 edo hor hurbileko emaitzak lortuta. Horrexegatik, banakako sariak bere jokalariek jasotzea. Hala ere, finalean huts egin zuten. 3 5-0 5 irabazi zuen Gasteizko Calasanz taldeak. Ustekabe handia izan zen emaitza, ia inork ez baitzuen pentsatzen Mikel gureak gal zezakeenik. Lehenengo bost taldeek trofeoa irabazi zuten: Calasanz A, Mikel Gurea A, Miguel de Unamuno Institutua, Oberena eta Zizur-Ardoy A. Domina zazpi taldeetako jokalariek irabazi zuten: Calasanz A-koek, Mikel Gurea A-koek, Miguel de Unamuno Institutukoek, Oberenakoek, Zizur-Ardoy A- koek, Lasker taldekoek eta Amaiur A-koek. 14 URTEZ AZPIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA. AZKENEKO SAILKAPENA. 1) Orvina (Iruñea). 2) Fomento Beraun (Orereta). 3) Amaiur B (Iruñea). 4) Sociedad Ajedrecística Logroñesa A (Logroño). 5) Gros A (Donostia). 6) Dama Blanca B (Logroño). 7) Amaiur C (Iruñea). 8) Gros B (Donostia). 9) Gazte Berriak A (Antsoain). 10) Zizur-Ardoy B (Zizur Nagusia). 11) Mikel Gurea B (Burlata). 12) Gazte Berriak B (Antsoain). 13) Mikel Gurea C (Burlata). 14) Mendillorri (Iruñea). 15) Gazte Berriak C (Antsoain). 16) Zizur-Ardoy C (Zizur Nagusia). Hauexek izan ziren jokalaririk onenak: Jon Iturralde (Orvina), Jonathan Chamorro (Orvina), Iñaki Elduayen (Gros A) eta Olmo Fernández (Dama Blanca A). Lehenengo bost taldeek trofeoa irabazi zuten: Orvina, Fomento Beraun, Amaiur B, Sociedad Ajedrecística Logroñesa A eta Gros A. 2
Domina lehenengo hamar taldeetako jokalariek irabazi zuten: Orvinakoek, Fomento Beraun taldekoek, Amaiur B-koek, Sociedad Ajedrecística Logroñesa A-koek, Gros A-koek, Dama Blanca B taldekoek, Amaiur C-koek, Gros B-koek, Gazte Berriak A-koek eta Zizur-Ardoy B-koek. TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA HONETAKO PALMARESA. I. XAKE TXAPELKETA (2000. URTEAN). 2) Gros (Donostia). 3) Alekhine (Lizarra). II. XAKE TXAPELKETA (2001. URTEAN). 2) Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia). III. XAKE TXAPELKETA (2002. URTEAN). 2) Oberena (Iruñea). 3) Miguel Unamuno Institutua (Gasteiz). IV. XAKE TXAPELKETA (2003. URTEAN). 2) Bayonne Adour (Baiona). V. XAKE TXAPELKETA (2004. URTEAN). 3
3) Gros (Donostia). 1) Barandiaran Institutua (Leioa). 2) Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia). 10 URTEZ AZPIKO MAILA. 1) Dama Blanca (Logroño). 3) Gros (Donostia). VI. XAKE TXAPELKETA (2005. URTEAN). 1) Mikel Gurea (Burlata). 2) Oberena (Iruñea). 3) Gros (Donostia). 2) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (Logroño). 3) Amaiur Ikastola (Iruñea). VII. XAKE TXAPELKETA (2006. URTEAN). 1) Calasanz (Gasteiz). 3) Miguel Unamuno Institutua (Gasteiz). 1) Orvina (Iruñea). 2) Fomento (Orereta). 3) Amaiur Ikastola (Iruñea). PALMARES OROKORRA. 1) Calasanz (Gasteiz) Titulu bat. 2) Mikel Gurea (Burlata) Titulu bat. 3) Oberena (Iruñea) Titulu bat. 1) Gros (Donostia) 3 titulu. 4
2) Oberena (Iruñea) 2 titulu. 3) Barandiaran Institutua (Leioa) Titulu bat. 4) Orvina (Iruñea) Titulu bat. 10 URTEZ AZPIKO MAILA. 1) Dama Blanca (Logroño) Titulu bat. JOKALARIRIK ONENAK. 2000. urteko I. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Borja Zamarbide (Oberena). 2001. urteko II. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Iban Retegi (Gros). 2002. urteko III. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Iñigo Martin (Gros). 2003. urteko IV. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Imanol Martínez 2004. urteko V. Xake Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan: Mikel Huerga (Oberena). 2004. urteko V. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Jon Ander González (Barandiaran Institutua). 2004. urteko V. Xake Txapelketan, 10 urtez azpiko mailan: Fermin Anaut 2005. urteko VI. Xake Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan: David Arjol 2005. urteko VI. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Markel Flores (Amaiur Ikastola). 2006. urteko VII. Xake Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan: David Arjol 2006. urteko VII. Xake Txapelketan, 14 urtez azpiko mailan: Jon Iturralde (Orvina). 2006-11-26. Iturria: Mikel Gurea talde antolatzailea. 5