FM 108.0 26. zenbakia 2009/12/01 www.urdanetaikastetxea.org Kaixo lagunok: EDITORIALA Zer moduz kontrolak? Hemen Dayna, Maite, Omar eta Julen gaituzue prentsa lanean. Oraingoan ere gauza interesgarri asko ditugu zuentzat eta espero dugu egunkariarekin gozatzea eta dibertitzea. Agur eta ondo pasa! Eskolako jangela Joan zen azaroan, hilak 17, 3. Zikloko jangelako ordezkariok bilera egin genuen eskolan. Bilera goizeko 10:00etan hasi zen eskolako Aholkularitza gelan. Bertan ni (Omar), Alicia, Maite, Daniel, Natale eta Laura ikasleen jangela-ordezkariok Rosa Montes eskolako aholkulariarekin eta Marijo Ruíz jangelako arduradunarekin izan ginen. Bilera honetan eskolako jangelaren funtzionamenduaz asko hitz egin genuen hau hobetzeko. Eskolako jangela oso handia da eta bertan ikasle askok bazkaltzen dugunez, arauak errespetatzea beharrezkoa da, denok gustura eta lasaiago bazkaltzeko. Mahai guztietan arduradunak daude eta mahaiaren izkinen esertzen dira. Ostiralero fitxa bat betetzen dute mahaikideen jokabidea aztertzeko eta arauak errespetatzen ditugun ikusteko. Arazorik sortzen bada, Marijori azaltzen diote hau denon artean konpontzeko. Hurrengo bilera datorren astelehenean, hilak 14, egingo dugu goizeko 10:00etan eskolako aholkularitza gelan. Berriemaileak: Julen eta Omar ERREDAKTOREAK Omar, Julen, Dayna eta Maite 1. AZALA: Eskolako jangela 2. INKESTA: Eskolako jangela 3. 1. ZIKLOKOEN LANAK: Asmakizuna 4. 2. ZIKLOKOEN LANAK: Diseinua 5. ESKOLA KIROLA: Saskibaloi partiduen emaitzak 6. KONTRAZALA: Gure errezetak eta eguraldia 1.
Eskolako jangelan ikasle askok bazkaltzen dugula eta, honen inguruan egin dugu ondoko inkesta. 1. Eskolako jangelan bazkaltzen al duzu, noiz? 2. Ezer hobetuko al zenuke jangelan? Ikasleak bazkaltzen. ANE eta NAROA 2. Bazkaria eta babarrun txuriak. ANDER LAURA DORLETA eta MARIA KERLY eta MARIA. ENEKO eta JON ENEKO eta IKER 1. Bai, batzuetan. 2. Isiltasuna, zarata handia dagoelako. IDOIA eta AINHOA 2.
Egilea: Ane (2. Maila/ More taldekoa) Maketazio-lana: Maite eta Dayna 3.
Egilea: Olatz Imaz (4. maila/ More taldekoa) Maketazio-lana: Julen eta Omar 4.
BENJAMINAK (3. MAILA/ MUTILAK ) URDANETA 3A<<<<>>>>UGARO 3A 40-0 11:00etan URDANETAn URDANETA 3B<<<<>>>>JAKINTZA 3A 19-4 11:00etan JAKINTZAn URDANETA 3C<<<<>>>>LIZEO 3D 8-8 12:00etan URDANETAn BENJAMINAK (3. MAILA/ NESKAK) URDANETA 3A<<<<>>>>LIZEO 3B 6-16 12:00etan LIZEOn Hemen ditugu joan den larunbatean, azaroak 28, jokatu genituen eskola kiroleko partiduen emaitzak. BENJAMINAK (4. MAILA/ MUTILAK) URDANETA 4D<<<<>>>>SAN ANDRES 4B 21-74 OSTIRALEAN 16:30etan ORMAIZTEGIn URDANETA 4E<<>IPARRAGIRRE 4E 18-36 10:00etan URDANETAn BENJAMINAK (4. MAILA/ NESKAK) URDANETA 4C<<<<>>>>LIZEO 4D 12-14 11:00etan LIZEOn URDANETA 4B<<<<>>>>SAN BENITO D 60-5 11:30etan MAJORIn MUTIL ALEBINAK (5. / 6. MAILA) URDANETA 5A<<<<>>>>IPARRAGIRRE 5 31-24 10:30tan IDIAZABALen URDANETA 5B<<<<>>>>LIZEO 36-23 11:30etan MAJORIn URDANETA 6C<<<<>>>>IPARRAGIRRE 6 37-51 9:15tan IDIAZABALen URDANETA 6D<<<<>>>>SAN BENITO 34-22 9:30etan MAJORIn NESKA ALEBINAK (5./ 6. MAILA) URDANETA 5A<<<<>>>>ATSEDENA URDANETA 5B<<<<>>>>IPARRAGIRRE 32-8 10:30etan IDIAZABALen URDANETA 6C<<<<>>>>LIZEO 17-20 9:00etan LIZEOn URDANETA 6D<<<<>>>>SAN BENITO 21-21 10:30etan MAJORIn Berriemailea: Maite 5.
GURE ERREZETAK Lehengo astean Eneko Etxebarrietak izugarrizko tarta ekarri zuen Ingeleseko gelara eta lagunen artean banatu zuen. Txokolatezko bizkotxoa zen eta oso ondo apainduta zegoen, bost behirekin. Enekoren tarta Bere amak lagundu zion egiten. Oso goxoa zegoen eta ez zen ezer ere ez gelditu. Eneko 5. Mailan dago eta Berde taldekoa da. Eskerrik asko, Eneko, hain gauza gozoak egiteagatik! Berriemaileak: Dayna eta Maite Momentu honetako tenperatura: 6º Atzoko tenperaturarik beroena: 9º Gau honetako tenperaturarik hotzena: 2º Zerua: Lainotuta dago. Lurra: Bustita dago. Haizea Haize-mota: Bare dago.. Haizearen norabidea: Hego-Ekialdetik dator. Euria Euri-mota: Ateri dago. Jasotako euri kantitatea: 175 l / m 2 ko Presioa: 970 mb. Hurrengo orduetarako aurrikuspena: Euria egingo duela uste dugu. Esaera zaharra: Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna. Berriemaileak: Dayna eta Maite ITXI ATEAK ETA LEIHOAK BEROGAILUA PIZTUTA DAGOENEAN!! 6.