Herri-musika. Juan Mari Beltran Argiñena

Documentos relacionados
TESTU PROZESADOREA PROCESADOR DE TEXTO

3.3 HIPERKOLESTEROLEMIA HIPERCOLESTEROLEMIA DEFINICIÓN DEFINIZIOA

KILIKIARIO- KILIKARIA

ORKESTRA-IKASKETEN IKASKETA ARTISTIKOEN MASTERRA (hari instrumentuak)

Solidaritatea SOLIDARITATEA SOLIDARITATEA. solidaritatea. Solidaritatea SOLIDARITTEAA. SOLIDARITATEA Natalia eta Nuria Oliveira 4.

Egileak Jaime eta Nerea

ASOCIACIONES DE MAYORES DE GETXO octubre. Salón del Ocio, Servicios y Actividades para Mayores

Agur!!!!! XABIER ETA MAREN. Aurkibidea. Kaixo lagunak, gu Xabier eta Maren. urduri gaude, baina uste dugu ondo egingo dugula.

VI Festival de Teatro del Tercer Sector Gabalzeka Tafalla 2015 Hirugarren Sektoreko VI. Antzerki Jaialdia

dibujando derechos eskubideak margotzen

Álbum de fotos Argazki albuma

Xuxen Para Microsoft Office 2000, XP, 2003, 2007, 2010 y 2013.

EUSKAL HERRIKO GGKE: SERSO San Viator BURKINA FASO GGKE: Les Clercs de Saint Viateur de Burkina Faso

BIDEO ERREPRODUZITZAILEA REPRODUCTOR DE VÍDEO

DORRE BARRIAK. San Mames ingurua

Mariaren Lagundia Ikastola; Orientazioa

Aztarna Ekologikoaren kanpaina eta informazio prozesua Resultados e información del proceso de la Campaña Huella Ecológica

KONPLETIBOAK ARIKETAK

txartela (adierazi T batez) tarjeta (indicar con una T)

OCTAVA PROMOCIÓN DE MASTER UNIVERSITARIO EN CRIMINOLOGÍA Y DECIMOCUARTA PROMOCIÓN DE CRIMINÓLOGOS DE EUSKADI ( )

Uno de los problemas de los municipios pequeños es el transporte público, p la no existencia de un transporte que se adapte a las características de

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA

EKAINAK 3 JUNIO Turismo kolaboratiboa (Airbnb, BlaBla Car, Couchsurfing )

Ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzak. Actividades extraescolares. Muskizko Ikastola

BEHARGINTZAKO IKASTAROAK 2015eko abenduan

CURSO ONLINE: INTRODUCCIÓN AL APRENDIZAJE Y SERVICIO SOLIDARIO

0-6 urte bitarte. ANIMALIA TXIKIAK Animalia txikien izenak ikasteko eta ikutzeko Ikusiko duzu zer leunak diren!!!!...

Itxaso eta Markel AGUR!!! Aurkibidea

VALORACIÓN RESCATE A LA BANCA ESPAÑOLA

TRANSCRIPCIÓN PENDIENTE DE CORRECCIÓN. BORRADOR PREVIO A LA EDICIÓN DEL DIARIO DE SESIONES

El brotar del asombro

Eguerdiko ordu bata eta hogeita hamabian hasi da bilkura.

EKONOMIA, OGASUN ETA AURREKONTU BATZORDEA COMISIÓN DE ECONOMÍA, HACIENDA Y PRESUPUESTOS

Ondoren azaltzen dira Eusko Jaurlaritzak 2013 eta 2014 urteetan Ikerbasque Fundazioaren aktibitateari egindako ekarpenak :Data Kontzeptua Zenbatekoa

0. Aurkezpena 1. Biografiak 2. Tempus,-i 3. Fitxa artistikoa

Autobus geltoki berria 2011urtean

invierno

guztientzako arauen eskuliburua manual de normas universales Enero de 2004ko urtarrila

AUDIOA ETA SOINUAK GRABATU ETA EDITATZEKO PROGRAMA ETA GAILUA PROGRAMA Y DISPOSITIVO PARA GRABAR Y EDITAR AUDIO Y SONIDOS

Grimm anaien ipuinak Cuentos de los hermanos Grimm

Irudimena krisiaren kontrapuntua

Ikastaro honek ez du balio akademikorik, Federazioak antolatzen duen prestakuntza ikastaroa da, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak antolatua.

Ander eta Irati. Zorionak Ibai!!!! Aguuuuuuur!!!!! Aurkibidea. Kaixo, gu Irati eta Ander gara eta. egokitu zaigu.

FUNCIONES DE LOS ABUELOS/AS EN EL CUIDADO DE LOS NIETOS/AS (I) Aitona-amonen funtzioa biloben zaintzan

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren alde

SOINU ETA AUDIO BANKUA BANCO DE SONIDOS Y AUDIO

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK ATERA BERRI DUEN MUGIKOR ETA TABLETENTZAKO APP BERRIA AURKEZTEN DU

2.2.a.1. Metropoliko Interes Bereziko Sarea

Alazne eta ayra ZORIONAK!!! Aurkibidea. Kaixo!! Gu Alazne eta Ayra gara eta gure aurtengo lehenengo egunkaria sortzea egokitu zaigu.

OSASUN ETA KONTSUMO SAILBURUA CONSEJERO DE SANIDAD Y CONSUMO

IZENA EMATEKO ORRIA HOJA DE INSCRIPCIÓN COLONIAS EN INGLES 2014 HAURRA NIÑO/A

HOSTING-EKO FORMULARIOEN ESKULIBURUA

ISO i buruzko IHOBE ESKULIBURUA: EZARTZEKO ERAGIKERA MANUAL IHOBE ISO 14001: OPERATIVA DE IMPLANTACIÓN

Landarbaso partió el año pasado en busca

Nº Junio 2016 Ekaina

Honekin batera bidaltzen dizut informazio-zirkular bat, Eskola Aseguruaren ezaugarriei, zerbitzuei eta izapidetze-erari buruzkoa.

INFLEXIO PUNTUA / PUNTO DE INFLEXION

El maltrato entre iguales Bullying en Euskadi Tratu txarra berdinen artean Bullying-a Euskadin

FERMÍN URDÁNOZ RITMOS VITALES BIZI-ERRITMOAK

ZORIONAK!!!!!! OIER ETA MAREN. Aurkibidea. Kaixo lagunok!! Urte Berri On denoi!!!! Gu Oier eta Maren gara eta urte

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

GORKA MANEIRO LABAYEN MISTOA- UPYD TALDEKO LEGEBILTZARKIDEAK IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERA HAU EGITEN DU MONTEVIDEORA EGINDAKO BIDAIARI BURUZ.

Txartel Irakurgailuaren Instalazio Gida Manual de Instalación del Lector de Tarjetas

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK C.E.P ZAMAKOLA JUAN DELMÁS

TV A LA CARTA EITB CPM. Formato Medidas ROS Sección Home Page. Interstitial/ Layer 800*600 px

AHT / TAV. Durangoko Ekitaldia Joxe Elorrieta Aurrekoetxea ELAko Idazkari Nagusia

HIRUGARREN ARIKETA Arranportua. TERCER EJERCICIO Puerto Pesquero TOKIA ETA GAIA LUGAR Y TEMA

Geure egitekoa Bizkaian Enpresen Gizarte Erantzukizuna sustatzea eta enpresetan gauzatzeko aukerak ematea, bereziki enpresa txiki eta ertainetan.

Historia de España PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2014 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

FAMILIA ETA GIZARTE-HARREMANAK FAMILIA Y RELACIONES SOCIALES

Año Europeo del Envejecimiento Activo Zahartze Aktiboaren aldeko Europako urtea

1881EKO OTSAILAREN 3KO ERREGE- REAL DECRETO DE 3 DE FEBRERO DE 1881, DE PROMULGACIÓN DE LA LEY DE PROZEDURA ZIBILAREN LEGEA

EITB.COM CPM. Formato Medidas ROS Sección Home Page

S A I L B U R U A L A C O N S E J E R A

NAZIOARTEKO ZUZENBIDE IKASTAROAK RECEPCION CURSOS DE DCHO INTERNACIONAL Lehendakaritza

Cultura audiovisual PRUEBA DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD 2013 BACHILLERATO FORMACIÓN PROFESIONAL CICLOS FORMATIVOS DE GRADO SUPERIOR.

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO FROGA

nahi dugun eliza ocaso o amanecer

PRUEBA DE ACCESO A CICLOS FORMATIVOS HEZIKETA ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA

75 ANIVERSARIO BOMBARDEO DE GERNIKA/ GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 75.URTEURRENA

2014eko maiatzaren 28a Gaur egungo informazioa ಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊಊ

Goizeko hamaikak eta hogeita hamaseian hasi da bilkura.

N Zk para niños y niñas de cero a tres años en la Comunidad. Autónoma del País Vasco durante los cursos y

CATOLICISMO VASCO: ENTRE EL FUROR Y LA FURIA ( )

CONTESTACIÓN DEL LEHENDAKARI A LA SOLICITUD DE INFORMACIÓN DOCUMENTADA FORMULADA POR D

JUAN CARLOS RAMÍREZ ESCUDERO. territorio y de ellas dependen muchas pequeñas empresas de proveedores.

EITB.COM CPM. Formato Medidas ROS Sección Home Page. Robapáginas 300*250 40,00 50,00 65,00. Robapáginas expandible 600*500 px 65,00 70,00 75,00

Trebakuntza Osagarrirako Egitamua Programa de Formación Complementaria

MUSEO BIRTUALA MUSEO VIRTUAL

BOLSA DE EMPLEO de monitores de la Empresa Pública GILTXAURDI, SL. GILTXAURDI, SL enpresa publikoko monitoreen LAN POLTSA OINARRIAK BASES

Grupos empresariales en la CAPV: radiografía, resultados e internacionalización

Batzar Nagusietarako eta Hiriburuetako Udal Hauteskundeak: Boto aurreikuspena (2015eko martxoa)

Herri musikaren dokumentazio ze n t r u bat egiteko, a n t o l a t ze ko eta f u n t z i o n a m e n d u r a ko egitasmoa

Vitoria-Gazteiz, a 21 de marzo de Iñaki Arriola López CONSEJERO DE VIVIENDA, OBRAS PÚBLICAS Y TRANSPORTES

Urte arteko aldakuntzaren % % de variación interanual

TALLER de FLUJOGRAMAS Prozedurak irudikatzeko tresna Herramienta para la representación gráfica de procesos

Existe la posibilidad de emitir en desconexión, consultar departamento comercial

Udal Ordenantzak eta Araudiak Ordenanzas y Reglamentos Municipales

ERAKUSKETA IPINTZEKO GIDA. ARGAZKIAK ETA TESTUAK

Goizeko hamaikak eta hogeita hamazortzian hasi da bilkura.

Transcripción:

Herri-musika Juan Mari Beltran Argiñena Herrien arteko berezkotasuna gehien adierazten duen osagaia, dudarik gabe, bere herri kultura da, eta herri-musika dugu honen osaketaren elementuetako bat. Zer da eta nola osatu da herriarekin hain lotua eta identifikatua dagoen ondare kultural hori? Gure artean asko dira herri-musika fenomeno fosilizatua, aldagaitza eta ekarpen berriak onartzen ez dituena dela pentsatzen dutenak. Euren iritziz, herri musikak interpretazioa bakarrik onartzen du, sormenari aukerarik eman gabe. Baina askoz gehiago dira herrietako herri kultura tradizionala, gure kasuan herri-musika, historiaren une batean eta era indibidual batean sortua izan ondoren, era aldagaitz batean errepikatua ez dela pentsatzen duten ikerleak. Hau, zuzenean belaunaldiz belaunaldi transmititua izan da gizarte baten baitan edo familian bertan. Bere osaketan, gehixeago edo gutxixeago batean, parte hartzen joan da belaunaldi bakoitza, eta are gehiago, berau erabili duen emaile edo pertsona bakoitza. 223

Juan Mari Beltran Argiñena Herriko doinu eta abestiak biltzen ibili eta ibiltzen direnak lekuko izan ziren eta dira, nola, doinu edo abesti bera aldatua izaten den, bai han-hor-hemen jasoa izan ondoren, baita kokapen berdineko gazte bati edo heldu bati jasoa izan ondoren ere. Halaber, aldaketa handia jasango du, abestua izatetik soinu-tresna batekin joa izatera edo soinu-tresna ezberdinak erabiltzean. Berdina gertatuko da, leku berean handik denbora batera berriro jasotzean, eta askotan interprete bera da saio batean aldaketak egiten dituena. Horregatik, herri kantutegietan, jatorri bereko doinu batean barietate handiak aurki ditzakegu; honekin, herri musika fenomeno bizia eta aldakorra izan zela, eta kasu askotan izaten jarraitzen duela frogatuz. Ikus dezagun C. Brailoiu etnomusikologo errumaniarrak horretaz zer esaten duen: «Herri doinuak...benetan abestu edo interpretatua den momentuan bakarrik du izatea, eta bere interprete-emailearen borondateagatik bakarrik bizi da berak nahi duen moduan... Sortzea eta interpretatzea bertan nahasten dira...musika idatzi eta inpresoak ezagutzen ez duen moduan» (ikus: Béla Bartók, Escritos sobre música popular, 43 or.). Erabat ados gaude Brailoiu jaunak esaten duenarekin. Herri-musikan ez da ematen interpretazio hutsa, ematerakoan emaileak idatzi gabeko musikaren bere interpretazioa egiten du, modu librean eta era berean sortzailea. Horrela, berea emanez, emailea izaten da interpretatzerakoan eta eskaintzen duen interpretazio bakoitzean interpretea eta sortzailea, biak batera. Hau izan da nagusia eta garrantzitsuena herri musikaren sorkuntzan, bilakaeran eta bizitzan. Herri kantutegiak horrela joan dira osatzen denboran zehar, bakarkako eta talde lanaren fruitu, denen artean itxura estetiko eta berezko nortasuna emanez. 224

Herri-musika Hori bai, asko dira gure artean ere, hau beti horrela izan da pentsatzen dutenak; herri kantu hau beti horrela izan da edo kantu edo dantza hau beti horrela egin da. Hori ez da posible. Ez da existitzen. Horrela pentsatzen dutenentzat herri-musikak interpretazioa bakarrik onartzen du, sormenari aukerarik eman gabe. Horrela pentsatzen dutenak interpretazio soilera mugatzen dira, egiazko bertsioaren benetakotasun eta jatortasuna aldarrikatuz. Baina herri-musika egunero-egunero egiten da, egunero hartu behar du arnasa, bizia behar du, aldatu egin behar du, bere bidea egin. Ezin dugu ulertu gauza itxia bezala, konjeladorean sartu eta batere aldatu gabe daukaguna. Horrela pentsatzen duen horrek ere ezin du egin. Ezin da abestu edo dantzatu orain mila urtean egin den bezala ez ehun urtean egin den bezala ere. Herri-musika, herrietako berezko musika Herri-musika zer da, musika popularra? Bai, izan daiteke, zein parametrotatik ari garen. Izan daiteke gehien entzuten dena, edo gehien erosi eta saltzen dena, edota gure bizitzan presentzia gehien duena,... Hala ere, hemen inork ez luke esango noski japoniar herrimusika Julio Iglesiasen musika denik, baina esan behar dizuet herrialde hartan gehien saldu dutenetako bat bera izan dela, Julio Iglesiasen musika izan dela urte askotan han gehien entzun dena. Hau da, parametro horietatik harturik euskal musika popularra ri buruz hitz egiterakoan gure herri-musika Bruce Springsteen, Bon Jovi, U2, Shakira edo The police taldeak egiten dutena dela esan beharko genuke. Inork ez genuke esango ordea hori euskal herri-musika denik. Hemen asko entzuten dela eta horrek eragin handia izango duela ezin da ukatu, baina ez genuke joko euskal herri-musikatzat. Bestalde, inork esango al luke Euskal Herrian hain entzunak eta erabiliak diren zorionak zuri, din dan don, eguberri on edo Wagner edo eta Mendelsohnen Eztei-martxak euskal herri-musikako doinu 225

Juan Mari Beltran Argiñena direnik, nahiz eta aspaldidanik modu normalizatuan erabili izan diren? Ez dut uste. Doinu hauek asko eta aspaldidanik erabiltzen dira hemen baina ez dute berezkotasunik hartu eta hori da falta zaiena. Jatorriz bertakoa izan eta bertan hazi dena, edo unibertsala izanik berezkotasuna emanaz bertako egiten dena, hori guretzat herri-musika da. Bestalde, ez dugu ahantzi behar, herri kulturak fenomeno irekiak izan direla, eta historian zehar beren harremanetan herri eta kulturen arteko elkarren eraginak izan dituztela. Horrela, guretzat, herri baten herri-musika, herri horrek egin duen musika da. Berdin du bertan sortua izan den ala ez; kanpotik hartua izan bada ere, bertakoek berezkoa emanez beren egin badute, herri horretako herri-musika izatera pasa da. Ez da nahikoa entzutea, erabiltzea, bere bizitza kontsumo musikalean sartzea, norberea bailitzan hartzea: beren egin nahi badute, bertan berezko ezaugarriak hartu behar ditu. Lehen esan dugun bezala, ez da hemen sortua izan behar euskal herri-doinua izateko. Askotan kanpotik etorritako hori bertakoa egiten dugu. Kantutegian ere, zenbat agertzen dira Europako beste herrietan edo urrutiagoan sortutakoak. Baina bertakoek berena eman diotenean, bertako egin dute. Esaterako, zeinek ez du ezagutzen Segurako diana? Hori gure herri doinutegiko pieza da, danbolinteroen diana. Segurako alborada. Lehen esaldia: Doinu hori oinarriz zer da? Bada danbolinteroren bat, edo auskalo zein, soldaduzkan zegoela edo, entzungo zuen beste doinu hura: Quinto levanta: 226

Herri-musika Doinu bera da izatez, baina danbolintero horiek bertako egin dute, beren egin dute, beste nortasun eta izaera bat eman diote. Euskal herri doinu bat da. Edo txotisa adibidez. Zeinek esango luke txotisa ez dela Madrileko herri-musika, herri-dantza? Txotisa schotish -etik, Eskoziatik etorritakoa da, baina ez du zerikusirik Eskoziatik atera zen dantza harekin: bertakoek beren egin dute. Edo beste adibide bat: Orain urte batzuk Vilafranca del Penedes-en, festetan gonbidatua nengoela, joño! diana bat entzun nuen: grallers, dultzaineroak. Eta jotzen ari zirena? La marcha del Serra esan zidaten, es una pieza catalana. Honelako zerbait: La marcha del Serra: Bat, bi, hiru, lau: Gure Bat, bi, hiru, lau kalejira ezagunaren tankeratsua. Jarraitu genuen hizketan pixka batean, eta berehala asmatu edo aurkitu genuen arrazoia: Serra, graller zahar hark, Loiolan egin zuen soldaduzka. Orduan ezagutu ote zuen? Edo beste nonbaiten? Edo bere 227

Juan Mari Beltran Argiñena herrikoa ote zen? Hori bai, guri ikasia bazen ere, ia ez zen ezagutzen gure kalejira hura, hangoa baita, katalan-katalana, Kataluniako herrimusika da momentu honetan pieza hori. Eta beste askoren artean, hain ezaguna den Uso zuria doinua eta debajo un botón, ton, ton hura, ez al dira jatorriz doinu bera? Beraz, herri-musikaz ari garenean herrien arteko berezkotasunaz ari gara, berezkotasun hori adierazten duten elementuez. Herri kultura berezkoak izan baldin badira, eta partikularrak baldin badira, honengatik da: belaunaldiz belaunaldi, gizarte bakoitzak, eta gizarte baten barruan eskualde bakoitzak, eta eskualde bakoitzean herri bakoitzak, eta azkenean pertsona bakoitzarengana iritsi arte, interpretatu duen horrek saio bakoitzean berea eman diolako, bizia, arnasa eman diolako. Herri-doinu eta abestiak biltzen ibili direnak eta dabiltzanak, doinu edo abesti bat nola aldatzen den lekuko izan dira: bai han-hor-hemen jaso ondoren, eta bai leku bereko gazte edo heldu bati jaso ondoren ere; abestua izatetik soinu-tresnaz jotzera pasatutakoan, edo soinu-tresna ezberdinak erabilitakoan; berdin gertatuko da leku berean baina lehenengo bilketatik denbora batera berriro jasoz gero, eta askotan interprete bera izanda ere, saioan aldaketak egingo baititu. Horregatik, herri-kantutegietan jatorri bereko doinu beraren aldaera handiak aurki ditzakegu, eta honekin, herri-musika fenomeno bizia eta aldakorra izan zela frogatzen da, eta kasu askotan izaten jarraitzen duela. 228

Herri-musika INTERPRETAZIOA ETA SORMENA Herri-musikaren ondare hori hor dago, eta horretan bi alde daude: batetik bakarlariaren sormena, eta beste alde batetik kolektiboarena. Doinu bat egileren batek egina izan daiteke beharbada. Baina nola egina? Egilea bada, baina hutsetik egin al du doinua? Musika egileek sortzen duten musika berriak beti izaten du kolektiboaren aldea edo osagaia. Garrantzi handia ematen zaio egilearen sormen propioari eta gutxi ordea kolektiboki egiten denari. Garbi dago musikarako gaitasuna duen gizarte edo kolektibo batean sortzaile handiagoak izaten direla, baina halakoetan, sortzaile indibiduala bere kolektiboaren isla izaten da, eta neurri handi batean sormen kolektiboa bereganatzen du. Béla Bartók musikologoak, Escritos sobre música popular liburuan, hala esaten zuen: Así por ejemplo, un valiente músico húngaro declaró: <<la obra de recolección de los cantos populares en vasta escala, desarrollada actualmente en varios países, (...) En realidad, todo ello está movido por el deseo de refrescarse la memoria en una límpida surgente todavía no explotada, por el deseo de refrescarse el cerebro agotado. Y este deseo constituye la máscara de una íntima impotencia, el modo típico de resolver el verdadero esfuerzo creador en una comodidad que termina por aprisionar al espíritu>>. Estas palabras revelan un modo de pensar evidentemente erróneo. (...) El error de quien formula razonamientos tales consiste en la excesiva importancia concedida al sujeto, al tema. 1 Hemen, hemeretzigarren mende bukaerako eta hogeigarren mende hasierako konpositoreei buruz ari da, garai horretan izan zen 1 Béla Bartók, Escritos sobre música popular (1979) Siglo XXI Editores: Mexiko. 87. or. 229

Juan Mari Beltran Argiñena Béla Bartók bera konpositore, eta bere taldeak osatu zuen munduan ezagutzen den herri-musika artxibo handiena, 30.000 kantu omen dauzkate bilduta eta. Gu ere ez gaude hor dioenarekin ados, baina Bartókek aipatuko duena zera da: egile bakarlari hori zer da? zer hartzen du kolektiboetatik gero bere egiteko? Hala jarraitzen du: Pensemos en Juan Sebastián Bach. Bach fue quien resumiera las experiencias de más de cien años de música. El material de sus composiciones, es decir los motivos, los temas, era un material comunmente usado en la época o, para expresarlo mejor, un material empleado de manera abundante por los predecesores de Bach en sus propias obras. Sería prácticamente posible contar las fórmulas presentes en las obras de Bach que ya se encuentran en Frescobaldi y en una cantidad de otros compositores anteriores. Fue éste un defecto de Bach, un plagio vulgar? Para nada. 2 Ez. Hor denok parte hartzen dugu, ezin da hor mugarik jarri (zer da egile bakarlariaren sormena eta zer sormen kolektiboa?). Eta hori musika akademikoan, eskola duen musika horretan, garbi baldin badago, are garbiago herri-musikan, ez baitago zeinena kontzeptua, propietate, jabetza hori: hor, plazan dago dena. Ahoz aho dabil, ez dago idatzia. Eta idatzia dagoen hori ere zaila da lotuta edukitzea, baina idatzia ez badago askoz libreagoa da, askoz malguagoa. Aita Donostiaren kantutegian garbi agertzen da. Hau ez zen asko ibili bere kantuak biltzeko, eta epea ere ez zen luzea izan: bilduma gehiena 1911n hasi eta gerra bitartean egina dago. Gero, berrogeita hamabian eta, badago kanturen bat edo beste bildua, baina gutxi. Eta esparru geografikoa ere txikia. Bada, aztertzen baldin badugu zenbat kanturen bertsio edo aldaketa datozen, Xoriñua norat hua eta Xoriñuak kaiolan doinuek 11 dituzte adibidez. Sagarraren 10 2 op. cit. 88. or. 230

Herri-musika bertsio, Uso xuria 5, Sortzez euskalduna 8, Mille zortzi egunean 6, Argizari ederra 9, Goizian goizik 6,... Eta hori esparru geografiko txiki batean. Zeini jasoa? lau belaunaldiri, edo bi mila urtean nola kantatu den? Ez, hogei, hogeita hamar urtetan nola kantatu den. Bertsio horietan, hasi hartzen eta, batzuengatik ere esan genezake hau jada beste doinu bat da. Hor ere muga zaila da jartzen. Horrek esan nahi du sormena denen artean eman dutela, idatzirik ez zegoela eta malgua zela, eta arnasa hartzen joan dela, bizitzen, eta bidea egiten. Aldaketa hauek markatzen dute musika horren bidea eta estilo aldaketa nondik norakoa den. Herri-musika izateko baldintzak JARRERA SORTZAILEA GAITASUNA Herri-musika izateko, sortzeko, herri batek, gizarte batek edo talde batek, bi baldintza bete behar ditu. Bata JARRERA SORTZAI- LEA eta bestea GAITASUNA. Jarrera irekia, sortzailea, malgua behar du, ez batzuek esaten dutena, mila urte hauetan jo edo dantzatu den bezala egin behar dela esanaz, baizik eta bestelakoa: bakoitzak berea emanaz. Gaitasuna. Musikarako gaitasunik ez baldin badago, ezin da egin eta osatu herri-musika. Nik uste, askotan gure artean, solasaldietan eta, atera izan den gaia ere aipatzekoa dela momentu honetan, hau da, zer nolako sistemek funtzionatu duten aurretik gaur dugun ondare hori izan ahal izateko. Musikaz ari garenez, musika gaitasunaz ari gara, eta gaitasun hori izan dugula garbi dago, bestela ez zen osatuko osatu dena. Baina egia da hori erabat lotua dagoela funtzionatu duen sistemarekin: bai hezkuntza, komunikazio, transmisio eta gainerakoekin. 231

Juan Mari Beltran Argiñena Belaunaldien arteko harremana zuzen-zuzena izan da: jaioz geroztik (edo aurretik), amona, aitona, ama edo aitak, besoetan edo magalean hartuta, kantuak, jokoak, behatzen jokoak, musika, neurriak, erritmoa,... erakutsi dituzte. Musika berez kaos bat da, besterik ez, baina kaos ordenatua. Horretan jolastu, horretan aritu dira umeak. Lo harrarazteko erritmoak zein dira? Nolako interbalika dute? Erabat diferentea izango da behatzak mugitzeko diren kantu horietan. Eta berdin, matematika ikasteko ere, musika erabili da, berdin inguruko guzti hori ezagutzeko (klasifikazioa eta beste), haurrak hiru, lau, bost, sei urte dituenean. Dena musikaren bitartez. Herri kultura guztietan daude kantu horiek, heziketan eta musika ikasten laguntzen dutenak. Adibidetzat, hor ditugu hots-jostailuak. Gaur gutxi ezagutzen da hauen mundua, baina hots-jostailuek hainbat funtzio bete dute haurraren herri-hezkuntzan. Jolastea izan da horietako bat, irudimena eta asmamena lantzeko benetan oso tresna egokiak dira eta. Gorputzaren psikomotrizitatea eta trebetasuna lantzea beste bat. Eta kontuan izanik herri-kulturan hots-jostailu asko, urtaroz urtaro, inguruko lurrak emandako landare eta fruituekin egiten direla, jostailu horiek urte garai zehatzekin lotzen dira, eta horien bitartez eguzkia, ilargia eta landareen zikloak ezagutzen ere laguntzen dute. Baina hots-jostailuek betetzen duten funtzio nagusi bat musikarekin loturik dago. Praktika zuzena izan dira: musika egiten eta jolasten aritu dira umeak aldi berean, eta esaten genuen jarrera ireki eta sortzailea inon baldin badago, jolasean da. Hor ezin da ezer errepikatu, beti zer edo zer berria behar da jolasterakoan. Eta esate baterako, Etxarrin behintzat Txepetxekin aritzen ginen garai batean jolasean. Txepetxak edo intxaurrak, intxaur baten azal erdia erresonantzia kaxatxotzat hartu eta txotx bat hari batekin lotuta egiten dira. Txotx horrek (tinkatutako haria ardatz duela) intxaur azala jotzen du beste aldetik behatzarekin eragiten zaionean. Antzekoa da kokoazal erdiarekin egiten den Erriberako Kaskamelan ere. 232

Herri-musika Txepetxa edo intxaurra (Arg. J.M. Beltran) Hau musikako eskola bat da, musika praktikatzea. Ez zara arituko intxaurrarekin inongo neurririk gabe, erritmorik gabe, ordubete titiri titiri titiri eginaz. Zer edo zer osatu behar duzu. Eta ez hori bakarrik, erritmo bat osatu eta txistuka edo kantuz lagunduz gero, beste ariketa bat egiten arituko zara, buruaren bi hemisferio, bi alde edo zera horiek koordinatu behar dira eta: bi alde lanean, batekin kantatu eta bestearekin hori lagundu. Musika eskoletan, txistua erakusterakoan ikasle horri danbolina jartzen diogunean, badirudi hautsi egingo dela, besoa eroriko zaiola edo. Baina horrela jolastu duen hark, bidearen erdia edo gehiago egina dauka. Hori da musika gaitasunerako bidea. Orioko Sarobe baserriko Jose Peñak esaten zuen kanabera tutu batekin, olo zuztarrarekin edo gari zuztarrarekin, bere garaian moztu eta jolastu egiten zirela turutak eginaz. Dena da musika ikastea, eta haur batek kanabera eta olo-zuztarraren ordez lastotxo edo esaten zaien plastikozko hauetako bat hartzen badu, olo zuztarraren antzekoa du, funtzio bera betetzen du eta eskuragarriago dago gaur egun. Hauekin jolastea, musika egitea da, eta are gehiago kanaberarekin turuta egiten zutenean, honek sendotasun gehiago duela eta. Tresna hauekin haur horrek zer egin behar du? Lehenengo gauza, tresna ezagutu, bakarra da eta munduan. Honekin jotzen den pieza, pianoarekin ezin da jo, ez baititu honek dituen notak. Eta honekin 233

Juan Mari Beltran Argiñena Andre Madalen ere ezin da jo. Jolastea da honekin egiten dena, mundu hori ezagutzea: doinua nola osatu. Kanaberazko turuta. Klarinetea (Arg. J. M. Beltran) Herri-musika horrela osatu da: jarrera sortzailearekin eta gaitasunarekin. Ez baita hots-jostailuen mundua eta jolastea bakarrik. Horrela hasitako heziketa hori ez zen bukatzen, biziarekin batera zihoan, eta hasierako musika hezkuntzarekin jarraitzeko gizartearen funtzionamenduko momentu eta ekintza askotan, adin guztietan praktika musikala erabat normalizatua aurkitzen genuen. Besteak beste, lanean (lanera joateko, itzultzeko, lan egiteko, erritmoa markatzeko erabili diren kantu, joaldi eta doinuak,...), urtaroen arabera (sasoi aldaketak ospatzeko festak: udaberri-inauteri, uda-san Joan, udazken-san Martin eta negu-eguberri), uztaren inguruan (lurra esnarazteko, eguraldi egokia lortu ahal izateko, eta bestetarako), artazuriketak,... gizarteko gertaera ezberdinekin lotua zegoen musika. Adibide bat hartzeagatik, hemen, Oiartzunen, ote-jotzearena daukagu: lanean ari zirela, otea jotzen, musika egiten ari ziren aldi berean; hots hobea 234

Herri-musika lortzeko otaska lurretik gora altxatuko zuten gainera. Edo artazuriketak, lan bilerak al ziren? ala festa bilerak? Zenbat doinu dira bertso doinutegian bilera horietatik ateratakoak? Hori da funtzionamendua, eta horrela osatu da herri-musikaren ondare hori. Eta hor, berriz ere, garbi dago musika ematerakoan jolasaren oinarrizko jarrera irekia eragile izan dela, eragile eta sortzaile. Eta haurren jolasak diren bezalakoak helduen jolasak hor daude, besteak beste dantzarekin eta hotsa eta musikarekin egiten direnak. Dantza-joko hauetan, jokoaren araudiak jarraituz, dantzariak osatu beharko du bere erara, noski bere gaitasuna eta sormena kontuan harturik, dantza hori. Betikoa izan da ere beti berria dena. Alde horretatik oso adierazgarria gure herri musikan azken urteetan hain arrakastatsua izan den txalapartarekin gertatu dena. 1960ko hamarkadan txalapartari gutxi batzuk jarraitzen zuten ohitura horrekin eta joera aldetik errepertorioa oso garrantzitsua izanez, txikia zen. Adierazgarria da lau hamarkadaren denbora epe motzean, izan duen zabalkundearen gain, musika aldetik jorratu duena: Joko erritmikoen errepertorio zabala. Harmonia eta melodiaren esparrua. Formazio musikalak. Musika joera eta estilo berriak. Horren arrazoi nagusietako bat txalapartari zahar eta berriek musika egiteko izan duten jarrera irekia eta sortzailea da eta bestea txalapartarekin lan sakona egin ondoren txalapartariek lortutako trebezia eta gaitasuna izan da. 1960ko hamarkadan txalaparta ikasi nahian eurengana jo genuenean txalapartari zaharrek txalaparta jotzen erakutsi ziguten, txalapartarekin jolasten erakutsi ziguten baina ez ziguten piezarik jotzen erakutsi. Ikasten ari ginela inork zer joko dut? galdetuz gero, berehala 235

Juan Mari Beltran Argiñena erantzungo zuten; Nola zer jo? Ba jo txalaparta. Horrela ikasi genuen garai hartan ttakun ttan ttakun etik abiaturik joaldiak osatzen, beti berdintsu, beti ezberdin, jotzen genuen bakoitzean zerbait berria sortzen. Muga bakarrak gure gaitasunarena eta sormenarena. Modu horretan jotzen zuen Baztango txistularien erreferentzia nagusia izan den Arizkungo Maurizio Elizaldek. Honek errepertorio zabala zuen, txistua jotzeko gaitasun handia eta jotzeko modua beti sortzailea. Jotzerakoan doinuarekin jolasten zuela, saiotik saiora pieza bera ezberdin jotzen zuen. Ez hori bakarrik, askotan pieza bera bueltatik bueltara aldatuko zuen. Horri buruz idatzi nuen bere heriotzaren ondoren Maurizio Elizalde musikari herrikoia izenburuarekin Txistulari aldizkariaren 148. zenbakian (1991). Bere interpretazio librearen adibideetako bat aurkezteko Mauriziok askotan jotzen zuen Zozoarena mutil-dantzaren segidan agertzen den esaldia aukeratu nuen: Ikus daiteken bezala, bueltaz buelta errepikatzen den esaldi bera da baina joaldi bereko buelta guztietan gutxi edo gehiago Mauriziok beti aldaketatxoren bat egiten du. Ba hori izaten zen Maurizioren jotzeko era, mutil-dantza bat jotzerakoan, fandango bat jotzerakoan edo Agurra jotzerakoan. 236

Herri-musika Beste adibide bat Zuberoako Pierre Caubet txanbelari eta abeslariarena dugu. Gizon honek bere kantatzeko modu honi txanbela bezala ari da khantatzen esaten zion. Bazuen beste modu bat modu horretan kantatzeko eta jotzeko adierazteko; aire librean ematea. Berak beti modu horretan ematen zuen eta grabatu zaizkion doinu guztietako bitan grabatuta daudenak emanaldi bakoitza doinuaren bertsio bat da. Zer esanik ez doinu bera kantatuz eta txanbelarekin emanez egindako bertsioen arteko aldea eta ezberdintasun nabarmenak. Gure aurreko herri musikari gehienek horrela jo dute eta horrela jarraitzen dute gure artean gutako askok. Trikitilarien mundua izan da gure herri musikan modu honetan funtzionatu duen beste adibide bat. Trikitilari batek beste musika jole bati ikasitakoa bere erara moldatu edo egokitu ohi izan du, zenbait kasutan aldaketa hain da nabarmena beste pieza bat egin dela esan daitekeela. Joera hori izan zuten Gelatxo garaiko soinu-jole haiek, Eleuterio Tapia belaunaldikoek eta gaur egun oraindik ere trikitilari asko dira modu horretan jotzen dutenak. Batzuetan entzundako piezaren parte bat hartzen dute eta prestatzerakoan beste aire bat ematen diote eta horren segidan sortu den zati horri doakion asmatutako beste zati bat edo bi erantsi egiten diote. Modu horretan osatu da trikitixaren errepertorioa, horren altxor handia eta aberatsa, denbora epe motzean. Beraz, herri musikan interpretazioa libre xamarra izaten da, joleak edo emaileak interpretazio irekia egiten du, jolastu egiten du musikarekin eta musika egiterakoan jolasteko jarrera horretatik sormena eta bizitza datorkio. Inork ez du jolasten aspertzeko. Inork ez du jolasten hasitako hori modu berean, berdin-berdin, ezer ere gertatu edo aldatu gabe, nola bukatuko duen baldin badaki. Saio batzuetan gutxi eta bestetan gehiago baina beti zerbait gertatu behar da. Horrela osatu da dugun altxorra eta horrela aritu beharko dugu horretan jarrai dezan. 237

Juan Mari Beltran Argiñena Gaur egungo gure herri-musika Gaur egun, eta batez ere mendebaldeko herrialdeetan, kulturaren zabaltze sistemak asko aldatu dira. Jadanik ez dira belaunaldiz belaunaldiko komunikazio era posible egiten zuten lehengo baldintza haiek ematen. Informazioa beste bide batzuetatik jasotzen da (idatzia, irratia, telebista, musika grabazioak...), hau ugariago eta zabalagoa da, nazioaren muga berberak ere gainditzen direlarik. Honek eragin du, besteak beste, musikan, itxura estetikoak gero eta uniformeagoak izatea. Aurrekoarekin batera, aipatu beharra dago, herriaren parte hartze aktibo eta zuzena txikiagoa dela. Horregatik, azkenaldian hainbat eta hainbat musika hizkuntza berezi galduak dira, eta honek eragin du, herri askotako ondarearen atzerakada hain era nabarmenean garatzea. Bizitzeko, harremanak izateko eta komunikatzeko erak izan dituen aldaketak, aurreko ohiturekin loturiko zenbait elementu kulturalen eraginkortasunean (hala nola, dantzetan, abestietan eta nola ez hauei bizitza ematen zien soinu-tresnetan) galerak ekarri ditu. Musikan, jadanik lehenengo urratsak ez dira zuzenean ematen, lehen bezala ahotsak eta inguruko soinu-tresnak entzunez. Sehaskan dagoen haurra lasaitzeko edo motibatzeko erabiltzen ziren abestiak, disko eta kasete komertzialek baztertu dituzte. Gaur egun, gure inguruan, umeak ez dira garai batean bezala ama amonaren besoetan hazten. Ama-amonaren besoetan hazi den haurrak zuzen-zuzenean entzun dituen kantuen bitartez, bestela lortuko ez zuen zenbait balioren garapena lortzen du (intonaziorako, erritmorako, dantzarako,... gaitasuna), guzti hori, abesterakoan egiten diren gorputz mugimen- 238

Herri-musika duen, kantu monodiko edo polifonikoen, e.a.en bitartez lortu da. Nabarmena da, guzti hau mantentzen den herrietako haurren musikarako ahalmena handiagoa dela. Alderantziz, guzti hau gure inguruan galdua da, eta bertako haurrengan duen eragin ezkorra argi ikusten da. Haur jolasak ez dira parte-hartzaileek abesturiko doinuen bidez egiten. Jadanik, erritmo, tinbre eta linea melodiko ezberdinak ezagutzen hasteko ez dira hots-jostailuak egiten eta erabiltzen. Aldaketa hauekin batera, psikomotrizitatearen eta gorputz trebetasunaren garapenean, abesteko eran, materialen eta beren soinu ezaugarrien eta soinu-tresnen erabileraren ezagutzan galerak jasan dira. Gazteek, berriz, ez dute lehen bezala, beren festa eta bileratxoetan abesten; orain, gehienetan, grabaturik dagoen musika entzutera mugatzen dira. Berbera gertatzen da, besteak beste, lana (bai lanera joateko, itzultzeko edo egiteko, erritmoa markatzeko erabili izan diren kantu eta doinuak), urtaro (urtaro aldaketak ospatzeko festak, besteak beste udaberri-ihauteriak, uda-san Juan, udazkena-san Martin, negua-eguberriak), uzta (lurra esnarazteko, eguraldi egokia lortu ahal izateko, eta bestelako ekintzak), gizarteko gertaera ezberdin, e.a.-ekin lotua dagoen musikarekin. Beraz, musika, pertsona eta gizartearekin zuzenean harremanetan zegoen. Orain, bere bizitzan parte hartzen zuen musika, gutxi batzuek egiten duten musikaren kontsumoa aldatu da, bai familian, baita gizartean ere. Ondorioz, forma musikalen aniztasuna egunetik egunera txikiagoa da eta komenigarria izango litzateke atzera begiratzea, lehen zegoena ezagutzeko. Argi izan behar dugu ez direla egoera haiek berriro egokituko, baina, oraindik irauten duena mantentzen eta galdu denaren alderdirik baliagarrienak berreskuratzen saiatu beharko genuke. 239

Juan Mari Beltran Argiñena JARRAITU DEZAGUN HERRI MUSIKAREN BIDEA Egoera honetan orain guri dagokigu gure historian hain emankorra izan den bidea jarraitu edo bestea hartu. Interpretazio sortzailearekin lortuko dugu gure berezko herri musika bizirik mantentzea eta emankorra izatea. Noski, horrekin batera gaitasuna eta trebetasuna zaindu behar dugu. Ni horretan saiatzen naiz nire musika jarduera bakoitzean. Bai jotzerakoan eta egiterakoan ere. Niri ere batzuetan aurrekoei bezala gertatzen zait, zerbait entzun eta nire buruan bueltaka dabilela, pertzepzioa oso subjektiboa dela eta, azkenean entzundakoa beste bat bihurtzen da. Horrela gertatu zait garai batean Eugenio Etxebarria Arratiako albokariari entzun nionarekin. 1960ko hamarkadan, urtero Donostian ospatzen ziren Euskal Jaiak izeneko ekitaldien arteko bat euskal herri soinu-tresnei buruzkoa izaten zen. Festival de instrumentos autóctonos zuen izenburua eta Trinitateko plazan egiten zen. Han entzun nuen zuzen-zuzenean Eugenio Etxebarria albokaria eta grabagailurik ez nuenez, nire memorian gorde nuen entzundako hura. Horrela ikasi nituen nire alboka errepertorioko aurreneko jota, porrusalda eta martxa. Horiek jotzen nituen garai hartako nire emanaldietan. Handik urte batzuetara Hernaniko Musika Eskolan alboka klaserako materiala prestatzerakoan hiru pieza horiek Eugenioren jota, porrusalda eta martxa izenekin partituran idatzirik jarri nituen. 2000. urtean Eugenio bizi den Arrigorriagako bere etxean goiz batean elkartu ginen alboka nola egiten zuen prozesu osoa filmatzeko. Hori bukatu ondoren bazkaltzera joan ginen eta bazkalondoan mahaian geundela alboka harturik hogeita hamar urte lehenago berari ikasitako hiru pieza haiek jo nituen. 240

Herri-musika Orduan hartu nuen nik sorpresa! Porrusalda eta martxa entzun zituenean garbi esan zidan; nik ez ditut pieza horiek ezagutzen! Jota ezagutu zuen nahiz eta esan ezberdin jotzen nuela baina beste biak ez zituen ezagutzen. Beraz, bi pieza horiek, nahi gabe edo konturatu gabe, neronek asmatuak ziran, nik sortutakoak. Hau izan da gure herri musikan doinu berriak egiteko beste bide bat. Jarraitu dezagun bide horiek jorratzen eta tradizioaren kate-maila izanik, hartu aurrekoei eta gurea eginez eman dezagun beste batzuek hartu eta beren egin dezaten,... eta ez zaigu faltako gure herri musika. Sormena gurea da. 241