OPARI BAT DUT ZURETZAT!

Documentos relacionados
Oso pozik jartzen zen altxor bat aurkitzen zuenean, batez ere, asko disdiratzen bazuen bazuen.

HITZEZ HITZ PALABRA A PALABRA

ISBN: 10: :

ERREGEAREN FROGA. Alaba, oso zahartuta nago eta ez dut jadanik erregearen lana egiteko indarrik. Hurrengo erregea aukeratzeko garaia heldu da.

Aketza eta Esti. Aurkibidea. Kaixo gu Aketza eta Esti gara. Gaur. zaigu.

KONPLETIBOAK ARIKETAK


Y el sastre la midió; Por arriba, por. SASTRE: Ya está lo tengo todo!

Untxitxoa etxera itzuli zenean, itxia aurkitu zuen etxea, eta atean jo zuen.

abe inauteriak abe Nadalek galdu AGUR!!! 40. zb

Unitate-laburpena. 6. unitatea: Onena, gustukoena

Ostiralean kaldereroak

Eider eta Jon. Zorionak Aitor!!! Aurkibidea. Kaixo irakurle maiteak, gu Jon eta Eider gara. Espero dugu gaurko egunkaria zuen gustokoa izatea.

(Insistir en que lo digan todos a la vez. Repetir si es necesario) (Denak esateko ahalegina egin. Errepikatu beharrezkoa bada)

Aingeru, Irati eta Igor. Kaixo, gu Irati, Aingeru eta Igor gara. Aurkibidea

26. Etxean futbolean (ez ibili)... hamaika bider esan dizut. 27. Gaztetan, (puntu egin)... ikasi nuen. 28. Umeari ipuinak (irakurri)... atsegin zaio.

TORRENE ARETOA SALA TORRENE. staff. EDIzioa / edición. inprimatzea/ IMPRESIÓN. Legezko gordailua / DEPÓSITO LEGAL

Endika eta Imanol. Aupa Athletic!!!!!! Aurkibidea. Agur

ABE. Mirandaolan KROSA. 51. zb

A.B.E. aurkibidea. Amara Berriko Egunkaria

2 Ideia otu zaio!! Margo bat hartu du. Zein kolorekoa hartu du? Se le ocurre una idea!! Coge una pintura Qué pintura coge?

ABE. Obrak eskolako sarreran

BERRI ON!!! Aurkibidea

Ohartu naiz/zara Josuk nire/zure liburua aurkitu duela.

urte berri on Anne eta jon

Egileak Jaime eta Nerea

ZORIONAK!!! Aritz eta Edurne. Aurkibidea. Kaixo!! Gu Aritz eta Edurne gara eta gaurko egunkaria sortuko dugu; zuen gustokoak izatea.

ZORIONAK!!!! AMAIA ETA LIAM

ABE XABI ALONSO. 19. zb

Igor eta Urko. Agur eta beste bat arte!! Aurkibidea ZORIONAK AKETZA. Kaixo lagunok!! Gu Igor eta Urko gara eta. argitaratzeko prest.

DE TRINTXERPE A DONOSTIA

Lukene, sugegorri txirene, egunero goizeko seietan altxatzen da. Komunera azkar joaten da. Dutxa hartu eta arropa janzten du.

Sección Sindical de UGT en la Corporación RTVE. Presidente Iñigo Urkullu Gobierno Vasco

Musika. Linternekin sartzen dira partitura bat eginez.

Eskuliburua. Bienvenido a Dendaketan! Ongi etorri Dendaketan programara!

Agur!!!!! XABIER ETA MAREN. Aurkibidea. Kaixo lagunak, gu Xabier eta Maren. urduri gaude, baina uste dugu ondo egingo dugula.

FAMILIA HAUNDITZEN DOA

Sorginaren. Madarikazioa. Bazen behin, orain dela asko, sorgin 16.

Publicidad y RRPP Karlstad Universitet. Karlstad, Sweden

``EL CANTO DEL LOCO DONOSTIAN KATALUINIARRAK BERRIRO ESKOLAN

Maren eta Oier ZORIONAK!!! Aurkibidea. Kaixo lagunok!! Gu Oier eta Maren. argitaratzea egokitu zaigu; espero dugu zuen gustokoa izatea.

invierno

Egun on, denoi!! Gaur Compress-Eus tresna erabiliko duzue. Jarraian zertarako eta nola erabiltzen den ikusiko dugu.

ABE. Kalifornian sutea

Begiratu Emoziotegiko orrialdeetako irudiari, eta erantzun galderei. Uste duzu lehen beste norbaitekin zegoela? Zergatik?

Xuxen Microsoft Office xuxen.eus Última actualización: 22/05/2018. Xuxen Para Microsoft Office 2000, XP, 2003, 2007, 2010,2013 y 2016.

Javier Alonso Hiartz Alves Wendy Ochoa Paula Pueyo Uxue Sola

Aurkibidea. Kaixo lagunok!! Gu Iñigo eta Alba gara eta gaurko egunkaria sortzea egokitu zaigu; espero dugu zuen gustokoa izatea.

ABE MOTO GP. 68. zb. a u r k i b i d e a

La Virgen va caminando caminito de Belén, como el camino es tan largo el Niño llora de sed.

ABE. 2egun bukatzeko. ALTZAIRU BERRIAK eskolan. 23. zb

A.B.E. Amara Berriko Egunkaria

ARANTZAZU ASENSIO LORETO ASENSIO

Te alabaré y cantaré tu nombre Señor. Acogeos mutuamente 13/12/2013 BEHAR ZAITU JESUSEK

Nuestra misión es anunciar a Jesús. y tratar de vivir como Él 02/03/2014. Parte tu pan con el hambriento y no te cierres a tu propia carne

Aratz eta Naiara. Agur!!!!!!! Aurkibidea. eta parte hartu!!!

El sábado pasado ganó la Real contra. Ganó 2-0. A mí me gusta que gane la Real porque soy del equipo de la Real.

Aintzane eta Oier ZORIONAK!!!!! Aurkibidea. Kaixo lagunok!!! Gu Aintzane eta Oier. argitaratzea egokitu zaigu; espero dugu zuen gustokoa izatea.

Un buen día, un pececito de color grisáceo quiso hablar con él. Egun batean, grisa koloreko arrain bat berarekin hitz egin nahi zuen.

ORDAINKETEN ONARPENA ETA UKO EGITEA (MET)

Alguna vez te has avergonzado al pedir agua del grifo en un bar o en un restaurante?

Zertarako balio du saski batek? Para qué sirve una cesta?

LEHENENGO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

Liga de traineras 2.013

SAN MAMES GIROTZEN - AMBIENTANDO SAN MAMES ATHLETIC GEURIA

AGUR!!! Aurkibidea. Kaixo gure irakurle guztioi!! Gu Eneko eta Andrea gara eta orain irakurtzen ari zareten egunkaria guk sortutakoa da.


Apatamonasterion etxebizitzak salmentan edo errentan emateko datuak jasotzeko orria.

ZORIONAK!!!!!! OIER ETA MAREN. Aurkibidea. Kaixo lagunok!! Urte Berri On denoi!!!! Gu Oier eta Maren gara eta urte

SOIS LA SEMILLA -1 SOIS LA SEMILLA QUE HA DE CRECER SOIS LA ESTRELLA QUE HA DE BRILLAR SOIS LEVADURA; SOIS GRANO DE SAL, ANTORCHA QUE A DE ALUMBRAR.

Hizkuntza Aukeratzeko Tresna. Eskuliburua

Sagardotarako Sagarraren behar nagusiak Gipuzkoan. Necesidades prioritarias de la manzana para sidra en Gipuzkoa

Año Europeo del Envejecimiento Activo Zahartze Aktiboaren aldeko Europako urtea

Naranja, muy bien. Laranja! Oso ongi! Gorria, bai! También era del color de la zanahoria que desayunaba todos los días. Qué color es ese?

ABE. Greba Orokorra. Haizearen Erronka. 50. zb. a u r k i b i d e a

TXATXARRO. Gorlizko_Egunkaria APPLE ENPRESAK 128 GBKO IPADA MERKATURATUKO DU.

Yeray, Markel eta Nahikari ZORIONAK BIOI!!! Aurkibidea

Publizitatea eta HHPP UNIVERSITÀ DEGLI STUDI DI PAVIA

ABE AMARA BERRI IRABAZI

PARLAMENTO DE NAVARRA

HOROSKOPOA. Gurasoak oso pozik daude zurekin,zure bizitzan aldaketa asko ikusten dutelako,horrela segi. Lana:

DESPUÉS EL TERCERO, (Terminar de pasar la lámina)...y AL FINAL EL CUARTO. GERO BIGARRENA... ONDOREN HIRUGARRENA...

PERPAUSAK. Testuan, puntu bat eta bestearen artean dagoen hitz multzoari deitzen diogu perpausa.

Autobus geltoki berria 2011urtean

Xuxen Para Microsoft Office 2000, XP, 2003, 2007, 2010 y 2013.

Lukene sugegorri bat da. Oso atsegina da. Berak ez die umeei inoiz koska egin barazkijalea da-eta. Belarra, zuhaitzen hostoak, loreak, barazkiak eta

ABE. Surfa. Los simpsons debekatuak. 59. zb. gara eta guk abe hau eskeini nahi dizuegu gauean edo arratsaldean

Eritz, Alba eta Javier. Aurkibidea

Ana Echauri Guadalupe Uceda. Yisam el ratón travieso

Indar eta Atsegin UNITATE DIDAKTIKOA IPUINA TESTU LUZEA

Itxaso eta Markel AGUR!!! Aurkibidea

ABE. i n s e k t u b e r r i a. 37. zb

SURFA BIDEGORRI BERRIA. 19. zb. Kaixo irakurleok!gu. eta aldizkari hau egin dugu.asko gustatzea espero dugu zeren... elkarrizketa,albisteak

A.B.E. aurkibidea. Amara Berriko Egunkaria

Proiektua: ESKOLARIK GABE, ZER?

4. UNITATEA Proportzionaltasuna eta portzentajeak

ABE Gaur, R. Madrid - Barça 1. orria

ABE. Autobus geltoki berria 2011 urtean. Gaur goizean Ilargieklipsea. 53. zb

UPV/EHUren presentzia testuan. Presencia de la UPV/EHU en texto

VI Festival de Teatro del Tercer Sector Gabalzeka Tafalla 2015 Hirugarren Sektoreko VI. Antzerki Jaialdia

Transcripción:

OPARI BAT DUT ZURETZAT! Gabonetako antzerkia. Tolosa, 2007. Egilea: Iker Pagola Jauregi. 1

OPARI BAT DUT ZURETZAT! 1. ATALA: Bakardadean ezer ulertu gabe! MUSIKA: Olentz-ero. (Ume bat agertzen da eszenatokian, eskolako txandala edo gaur egungo arropez jantzia. Baloi batekin ari da jolasten bera bakarrik. Ongi jantzirik datorren aita gerturatzen zaio) Aita- Kaixo Mikel. Bakar bakarrik geratu al zara? Mikel- Bai, ikusten duzu. Lagun guztiak etxera joan zaizkit. Oraindik ez omen dituzte irakasleek gabonetarako bidali dituzten etxeko lan guztiak amaitu. Aita- Eta zuk? Egin al dituzu guztiak? Mikel- Ia-ia, euskarako idazlana egitea besterik ez zait geratzen, baina ez dakit zer idatzi! Aita- Lagunduko dizut ba nik! Zeri buruz idatzi behar duzue ba? Mikel- Gabonei buruzko idazlan bat egitea eskatu digute. Oso tipikoa, urtero bezala. (Pausa) Baina urtero arazo berbera izaten dut. Ez dakit zer idatzi! (Pausa) Egia esan, ez dakit Gabonak zergatik ospatzen diren ere! Aita- Baina, oso ongi pasatzen duzu urtero? Elkarrekin pasatzen ditugu egunak eta familia osoa beti gertu daukagu. Mikel- Bai, hori da dakidan bakarra. (Burla doinua ipintzen du) Oso ongi pasatzen dut amona Kontxiren etxean. Izeba Marik urtero masailak gorrituak uzten dizkit, (pausa) 10 urte ditudala ia kontxo! (haserre dago). Eta Izeba Beatrizek ere ume bat bezala tratatzen nau, gabon gauean Ene! Zenbat hazi zaren azken urte honetan (izeba Beatrizen ahotsa imitatzen). Eta Urte Zahar Gauen, egun batzuk besterik pasa ez direnean kontu 2

berdina Ai amaaaaaaaa! Azkenengoz ikusi zintudanean baina askoz ere altuago zaude Mikel! (izebaren ahotsa imitatuz) Demontre, egun batetik bestera hazi al naiz ba! Aita- Ez zaitez berriro hasi kontu horiekin! Badakizu nolakoak diren zure izebak! (Pausa). Igo gaitezen etxera eta lagunduko dizut idazlanarekin. Mikel- Zuk? (Aitari begira) Aita- Noski, gauza pila bat idatzi dezakezu. Kaleko apaingarriei buruz, abesten diren gabon kantei buruz, amonak ipintzen digun afari gozoari buruz, gaurko egunari buruz Mikel- Zer egun da gaur ba? Aita- Gaur, (pausa) Urtarrilaren 5a motel! Errege gaua! Mikel- Baina, aita, gabonak ez al dira dagoeneko amaitu ba? Aita- Bai, eta aurtengo betekadak ahazteko egun gehiago ematen dizkizute festa, ezta? (Pausa) Oraindik ez zarete eskolan hasi bihar Errege Eguna delako. Mikel- A ze tontakeria! Nik inoiz ez dut oparirik jaso eta ez dakit zergatik ospatzen dugun Errege Festa, niretzat beste egun normal bat bezalakoa da eta. (Pausa) Edozein egun baina tristeagoa. (Pausa) Nire lagun guztiak etxean geratzen dira opari berriekin jolasten, eta ni, bakar bakarrik, ezer egin gabe, etxean. Aita- (Elkarrizketa moztu nahian) Goazen etxera eta denon artean lagunduko zaitugu. Mikel- Aurreratu zaitez zu. Ni hemen geratuko naiz, ea inspirazioa nonbait etortzen zaidan. 3

2. ATALA: Aingeru bat ezagutu dut.. (Aita joaten da eta umea eserita geratzen da pentsatzen. Aingeru bat agertzen zaio) Mikel- Baina, ni azkenean erotu egingo naiz. (Pausa) Aitak oraintxe esan dit, Urtarrilaren 5a dela, Errege gaua, eta badakit aurten Ihauteriak oso goiz direla, baina Zer egiten duzu zuk dagoeneko mozorroturik? Aingerua- Ni mozorroturik? Aingeru bat naiz eta zu laguntzera nator. Mikel- Ni laguntzera? Baina nik ez dut laguntzarik behar! Aingerua- Badakit zein den zure arazoa. Ez dakizu zergatik ospatzen den Gabona mundu guztian zehar. (Pausa) Eta egia esan ez da zure errua, inork lehenago ez dizu ezer kontatu eta horretarako etorri naiz ni. Mikel- Baina, (harriturik) nola dakizu guzti hau? Aingerua- Zeruan lurrean gertatzen den guztia dakigu eta beti gaude laguntzeko prest. (Pausa) Begira, badakit inoiz ez duzula oparirik jaso eta nik emango dizut lehenengoa. (Pausa) Nahi baduzu nik azalduko dizut zer den Gabona. (Besoa sorbaldatik pasatzen dio) 4

3. ATALA: Herriko festetan! (Trikitixa entzuten da. Kalejiran sartzen dira artzainak, dantza egiten dute. Dantza egiten duten bitartean beste artzain batzuk begira daude izkina batean. Dantza guztiak amaitu ondoren taldetan banatzen dira berriketan). Artzaina 1- A zer giro paregabea! Guk bai badakigula nola antolatu festa eder bat. Artzaina 2- Urtez urte giro politagoa sortzen da herrian. Inguruko herrietatik ere etortzen omen da jendea. Artzaina 3- Ala izan beharko du ba! Nik hemen dagoen jende erdia ere ez dut ezagutzen eta! Artzaina 4- Badakizu, neguan artzain guztiek mendiko txabolak uzten dituzte eta herrira jaisten dira bero bila. Artzaina 5- Bai, nik etxea bete beterik daukat. Ataungo lehengusuak etorri zitzaizkidan atzo eta negua amaitu arte bertan egongo dira tripa betetzen. Artzaina 6- Ez hadi kexatu! Hik behintzat baduk konpainiarik! Nik ordea, bakar bakarrik sentitzen nauk, batez ere garai hau iristen denean! Artzaina 7- Egon hadi horretan! Hi agoantatzen dianik ez da oraindik jaio munduan. Artzaina 6- Isildu hadi azalorea! Zergatik ez duk bertso bat botatzen Kepa? Artzaina 8- Ideia ona duk! Alaitu ezak festa hire bertsoekin Kepa! (Norbait ateratzen da Bertso bat botatzera. Bertsoa botatzen duena Artzaina 10 da) Artzaina 9- Onak benetan hire bertsoak! Baina nireak askoz hobeak dituk! Artzaina 10- Hasi da berriketan betikoa! Zuk festa apurtu nahi duzu ala? Artzaina 9- Nik egia besterik ez diat esan. Ikusiko duk! (Bertsoa botatzera ateratzen da) 5

(Denek txalotzen dute). Artzaina 11- Mutil hauek ez dira inoiz aldatuko! Guk ederki egin dugu ba dantza eta ez gara lasterketan hasi. Artzaina 12- Gure intentzio bakarra ongi pasatzea da, eta ez dugu horretarako txapelketarik behar! (Mutilak haserreturik alde batera joaten dira) Artzaina 13- Ikusi al dituzu zein tomate ederrak atera zaizkidan aurten soroan? Artzaina 14- Benetan ederrak dira bai? (Saskira begira) Egundoko barazkiak ateratzen zaizkizu ba soroan! Artzaina 13- Egun bereziren baterako utziko ditut. Artzaina 15- Ba begira nik zein estalki polita egin dudan artilez! Ordu asko pasa ditut josten, baina azkenean pena merezi izan du. (Olentzero agertzen da izkina batetik eta artzainei gerturatzen zaie) Olentzero- Gabon guztiei! Ikaragarrizko hotza egiten du gaur, eh! Artzaina 16- Bai, arrazoi guztia duzu. Beharbada etxean sartu eta pinguinoren bat topatuko dugu gaur su ondoan. Olentzero- Bai, su ondoan egoteko eguna egiten du gaur bai. (Pausa) Menditik nator eta hezur guztiak izozturik geratu zaizkit. Artzaina 17- Eta, zer berri Olentzero? Olentzero- Ba, askorik ez. Mendiko txabolak hutsik geratu dira, jende guztia herrira jaitsi da. (Pausa) Badakizue, hotza alde batetik eta bestetik jende guztia bere jaioterrira joan behar omen du izen ematera. Artzaina 17- Entzun dut bai. Eta zer dela eta azken agindu hau? 6

Olentzero- Ez dakit ba nik. (Pausa) Baina zerbait arraroa sumatzen dut nik. (Pausa) Alde batetik agindu hori, eta bestetik zurrumurru asko entzuten ari naiz ni azkenaldian. Artzaina 18- Zer motatako zurrumurruak? Olentzero- Errege berri bat jaio behar omen du hemendik gertu eta jende guztia aztoratuta dabil. Artzaina 18- Errege berri bat? Olentzero- Bai. (Pausa) Ez gehiegi galdetu niri ez baitakit gehiegi, baina botere handia izango duen erregea izango omen da. Artzaina 19- Ni banoa etxera, hotz handia egiten du eta gaixotasunen bat hartu baino lehen hobe da etxean sartzea. Artzaina 20- Bai, arrazoi guztia duzu. Mugitzen ez bagara bihar hemen aurkituko gaituzte estatua baten antzera izozturik. Olentzero- Ni ere banoa, (tripa igurtziz) sabela hutsik daukat eta bakailaoa prestatzeko daukat oraindik. (Pausa) Gabon eta bihar arte! 7

4. ATALA: Atsedenaren beharra. MUSIKA: Gabeko izar. (Aingerua eta umea sartzen dira eszenan) Aingerua- Eta hori zen garai hartan bizi zen giroa. (Pausa) Herria festetan zegoen, denak alai eta pozik, baina albiste berri baten zain. Jaiotza garrantzitsu bat egongo zela bazekiten, baina ez zeinen garrantzitsua izango zen. Mikel- Ba benetan ongi pasatzen zuten garai hartan eh! Guk aldiz egun guztia telebista aurrean edo PSP- arekin jolasten! Aingerua- Eta festa giro hura bizi zen bitartean, bi atzerritar iritsi ziren herrira. Gizonak Jose izena zuen eta haren emazteak Maria. (Jose eta Maria sartzen dira) Aingerua- Maria haurdun zegoen, nekaturik aurkitzen ziren eta atseden hartzeko leku bila zebiltzan. (Izkina batean geratzen dira Aingerua eta umea) S.Jose- Berandutu egin zaigu Maria, gaur ez gara herrira iritsiko. Maria- Oso nekaturik nago Jose. Bide luzea egin dugu eta atseden hartzea beharrezkoa da. S.Jose- Badakit Maria. Herri honetan bilatu beharko dugu ostaturen bat. (Pausa) Lasai egon, aurkituko dugu zerbait eta. Maria- Nik behintzat ezin dut gehiago (nonbait esertzen da eta zakua lurrean uzten du). Jose, ez dakit gau honetatik pasako garen, (sabela igurtziz) honek atera nahi duela dirudi. S.Jose- ea aurkitzen dugun norbait herrian, baina denak etxean daudela dirudi, ez da katu bat ere ikusten kalean. (Herritar bat sartzen da presaka) 8

S.Jose- Gabon lagun! Laguntza bila gabiltza. Nire emaztea Maria haurdun dago eta Herritar 1- Sentitzen dut baina presaka nabil. Ezin zaitzaket lagundu, etxean zain egongo dira eta. Sentitzen dut. (Joaten da) (Beste aldetik bi herritar sartzen dira. Neska eta mutila hobe) S.Jose- Kaixo bikote. Barkatu eragozpenak baina nire emaztea haurdun dago eta ostatu baten bila gabiltza. Herritar 2- Ostatu baten bila? Oso berandu da eta ez dakit zerbait aurkituko duzuen. Herritar 3- Herriko plazan egon gara gaur arratsaldean eta ostatu guztiak beterik daudela entzun dut. Asko sentitzen dut baina beste herri batera joan beharko duzue. (Bi herritarrak irteten dira) S.Jose- (Mariarengana gerturatzen da) Maria, oraingoz ez dugu zorterik izan. Baina egon zaitez lasai aurkituko dugu zerbait eta. Maria- Mila esker Jose, inporta ez bazaizu ni hemen jarraituko dut eserita, atseden bat hartzea ongi etorriko zait eta. (Beste hiru herritar sartzen dira) S.Jose- Gabon herritarrak! Laguntza bila gatoz nire emaztea eta biok! Haurdun dago eta atseden hartzeko leku baten bila gatoz. Herritar 4- Nik behintzat ezin zaitzaket lagundu. Kanpoko sendia etorri zait eta etxea gainezka daukat. Herritar 5- Ni aldiz txabola batean bizi naiz animali artean. Ez da leku aproposa zuek atseden hartzeko. Herritar 6- Zenbat ordainduko zenidake logela bat uzten badizuet? S.Jose- Ez daukat ordaintzeko dirurik, bidean gastatu dugu guztia. Herritar 6- Ba orduan sentitzen dut baina ez daukagu lekurik zuretzat. 9

5. ATALA: Lapurrak laguntzaile! Aingerua- Eta horixe bera gertatu zitzaien. Zu gaur aurkitzen zaren moduan, Jose eta Maria bakarrik sentitzen ziren. Tristea da bai, baina inork ez zien laguntzen. Herri guztian zehar ibili ziren atseden hartzeko leku baten bila eta Mikel- Eta aurkitu al zuten lekuren bat? Aingerua- Ez, ezer ere ez. Gainera ezusteko txiki bat izan zuten. Mikel- Zer gertatu zitzaien ba? Aingerua- Begira (Bi ume sartzen dira isil isilik. Jose eta Maria eserita daude beste aldean) Umea 1- Begira, begira. Nahi al duk ongi pasa? Umea 2- Zer bururatu zaik oraingoan? Beldurra ematen didak pentsatzeak ere! Umea 1- Ikusten al duk horko bikote hura? Umea 2- Bai, gizon bizarduna eta haurdun dagoen emakumea. Umea 1- Ikusten al duk zer daukaten azpian? Umea 2- Bai, lasto meta bat. Umea 1- Hi bai lasto meta! Hori ez motel! Umea 2- Zer ba? Umea 1- Poltsa bat dute lurrean, seguruenik diruz betea! (Pausa) Kenduko al diegu? Umea 2- Baina arriskutsua da! Umea 1- Hire ondoan egotea bai dela arriskutsua eta hemen nago. (Pausa) Goazen atzetik eta nik kenduko diet poltsa. 10

(Atzetik gerturatzen dira poliki poliki. Poltsa lapurtzen dute. Irekitzen dute eta zapi bat besterik ez dago. Jose konturatzen da) S.Jose- Lapur halakoak! Itzuli gure poltsa! Umea 1- Tori, tori jauna. Zertarako nahi dugu guk zapi bat? Umea 2- Guk poltsa diruz beterik egongo zela uste genuen eta horregatik saiatu gara lapurtzen. (Pausa) Barkatu. S.Jose- Lapur lotsagabeak! Nire emaztea haurdun dago eta umea edukitzen duenean zapi honekin estaliko dugu. (Pausa. Pentsatzen geratzen da) S.Jose- Lagundu egin beharko gaituzue bestela zuen etxera eramango zaituztegu eta gurasoei kontatuko diegu gertatutakoa. Umea 2- Ez, ez hori ez, bestela aitak ipurdia gorri gorri utziko dit. Umea 1- Eta niri afaldu gabe ohera bidaliko nau eta bihar putzura joan beharko dut ura bila. S.Jose- Ongi da, ba guretzat, atseden hartzeko leku bat aurkitu beharko duzue. Berdin zaigu edozer gauza, estalirik dagoen edozein txabola aski da guretzat. Umea 1- Edozein gauzarekin konformatzen zarete? S.Jose- Bai. Umea 2- Nahiz eta oherik ez izan? Maria- Bai, edozein estalpe nahikoa da guretzat. Nik atseden hartu beharra daukat eta gaua lasai igaro. Umea 1- Hemendik nahiko gertu dagoen txabola bat ezagutzen dut. (Pausa) Ez da jauregi bat baina gaua pasatzeko nahikoa izango da. Maria- Harea lagunduko bazenigute eskertuko genizueke. S.Jose- Bai, eta gertatutako ahaztuko genuke. 11

Umea 2- Etorri gurekin. (Txabolara eramaten dituzte eta han geratzen dira Jose eta Maria) Aingerua- Eta horrela izan zen. Jose eta Mariari laguntza eskaini zieten bakarrak bi gaztetxo hauek izan ziren. Ez ziren intentzio onekin gerturatu, baina azkenean bihotza hunkitu zitzaien eta estalpera eraman zituzten. Mikel- Baina estalpea nahiko txikia da ezta? Aingerua- Nahi duzu gerturatu? (Pausa) Nahi izanez gero sartu zaitezke barrura. Mikel- Barrura? Aingerua- Bai, etorri nirekin eta lasai sartu. (Biak estalpera gerturatzen dira. Mikelek dena ikusi nahi du) 12

6. ATALA: Zenbat bisita! Mikel- Begira idi eta asto bat daude, berotasuna emango diete. (Pausa) A zer leku tristea jaioberriarentzat. Aingerua- Ba horrela gertatu zen. Munduko erregea, gure salbatzailea izango zena, lekurik pobreenean jaio zen. Pertsona boteretsuenarentzat, lekurik pobreena. (Pausa) Baina gau hartan oraindik gauza gehiago gertatu ziren. Mikel- A bai? Aingerua- Bai, geratu hemen ondoan eta ikusi. Bisita ugari izan zituen jaioberriak. Ikus dezagun (Aingeruak sartzen dira atzetik. Estalpera gerturatzen dira) MUSIKA: Kanta Alleuia! Aingerua 2- Gloria Zeruan Jainkoari! Aingerua 3- Eta Bakea Lurrean gizonari! Jaio da azkenean salbatzailea! Aingerua 2- Jakin dezala jendeak berri ona! (Hemen aingeru batzuk atera daitezke abestera edo flauta jotzera) Aingerua- Eta gau hartan, ni bezalako aingeru askok berri ona zabaldu zuten mundu osoan. Lehenbizi inguruetan bizi ziren herritarrak gerturatu ziren. (Artzain batzuk sartzen dira eskaintzak ematera) Artzaina 21- (Mariari estalki bat emanez) Andrea, har ezazu estalki hau umeak hotza pasa ez dezan. Artzaina 22- Zuentzat ekarri dut saski hau janariz betea, gose izango zarete eta. Artzaina 23- Esne marmita honetan gaur goizean jetzitako esnea duzue. Gogoz hartuko du haurrak. 13

Maria- Mila esker artzainak. Ez dakit nola eskertuko zaituztegun. Artzaina 21- Egon lasai andrea. Gainera hemen geratuko gara konpainia egiten. (Olentzero sartzen da zaku batekin) Olentzero- Herriko ikazkina naiz, berria entzun bezain laster ikatzaz bete dut zakua. Hotz handia egiten du gaur eta sua egin behar baduzue ikatz hau primerakoa da. Mikel- Ba bisita ugari izan zituen jaioberriak gaur hartan. Aingerua- Bai, eta ez da hemen bukatzen guztia. Gau hartan oso berezia izan zen bisita bat ere izan zuten. Mikel- A bai, nor joan zen ba? Aingerua- Halako batean hiru errege agertu ziren inguruan. Mikel- Erregeak? Aingerua- Bai Mikel, erregeak. Horregatik gaur ospatzen dugu Errege Gaua. Hiru errege boteretsu joan ziren beste errege jaioberri hura gurtzera. (Umea 1ek estalpea uzten du zerbaiten bila joateko. Halako batean erregeekin egiten du topo) Melchor: Ba, hemen ez dago ezer! Ziur galdu egin garela eta bidetik urrundu. Baltasar: Herodesek esan digunez, hemen inguruan izan behar du. Adituek esan digute izarra jarraitzeko Gaspar: Izarra aspaldi galdu dugu. Zaldiak ere nekatu zaizkigu eta hemen gabiltza oraindik gu, haur jaioberria aurkitu gabe. Baltasar: Nik behintzat buelta emango nuke, alferrik da jarraitzea; ez dugu inoiz haurra aurkituko. Hainbeste ibili ondoren, gure nekeak ezertan geratzen dira. 14

Melchor: Baltasar, jarrai dezagun apur batean. Bestela bueltatuko gara Herodesengana, oso ongi onartu gaitu bere jauregian eta laguntza eskainiko digu. Gaspar: niri ez zait ba oso ongi erori, ez dakit, arraroa dela iruditu zait. Errege berria jaioko denaren berri eman diogunean aztoratu eta haserretu egin da, ez dakit ez dakit (Umea Erregeengana hurbiltzen da. Hasieran ikaratu bezala egiten da, hain arropa arraro ikustean) Umea 1: Nortzuk zarete zuek? Arropa horiek ez dira oso normalak inguru hauetan, atzerritarrak izango zarete seguruenik. Gaspar: Arrazoi duzu, oso urrutitik gatoz eta ez ditugu lurralde hauek ezagutzen. Baltasar: Geratzeko asmorik ere ez dugu, nik behintzat; haur hori aurkitu ondoren gure lurraldera joan beharko genuke berria zabaltzera. Melchor: Bai, berri zoragarria mundu guztian zabaldu behar dugu bai, mundu guztia aldatuko duen haurra jaiotzear dago eta. Umea 1: Zertaz ari zarete? Ze berri? Zer haur? Gaspar: Ba hemen nonbait, salbatzailea jaiotzear omen dago. Oso urrutitik gatoz haur jaioberria onestera. Baltasar: Gaur jaio da Jesus haurtxoa, izar baten arrastoa jarraitu dugu eta honantz ekarri gaitu. Umea 1: Haur bat? Salbatzailea izango dena? (Pausa, oso pozik) Nik badakit non dagoen. Bere gurasoekin egon gara hizketan, guk aurkitu diegu estalpea! Melchor: Ba al dakizu non dagoen? Eramango al gaituzu? Opari batzuk ekarri dizkiogu eta gure poza eskaini nahi diegu gurasoei. Umea 1: Noski, zatozte nirekin. Zer ongi! Jarraitu. Herriko jendea ere igo da giroa alaitzera. Zenbat bisita dituen gaur haur jaioberriak. 15

(Erregeak umearen atzetik txabolara joaten dira. Hiruak belaunikatu egiten dira Jesusen aurrean. Melchor: Iritsi gara azkenean Zugana. Orain bai amaitu dela gure bidea. Gaspar: Mundu guztian zabalduko dugu berria, egon gaitezke dagoeneko lasai. Baltasar: Idatziek esaten zuten bezala, jaio zara, errege artean Zu handiena. Gora zure jaiotza. Melchor: Zeru eta lurreko Errege izateagatik, tori urrez beteriko kutxa hau. Gaspar: Nik; aldiz, gure erre izateaz gain, Jainko zarelako, jaso intsentsu hau bedeinkapen bezala. Baltasar: Gizon egin zarelako, hartu mirra nire partetik. MUSIKA: Mesias sarritan. 16

7. ATALA: Betirako oparia! Aingerua- Ba ikusi duzun hau da Gabonetako istorioa. Hau da gure ospakizunaren zergatia, horregatik ipintzen dugu jaiotza etxeetan, horregatik janzten gara artzain eta artzain-andrez, Mikel- Orain bai ulertu dudala. Ikaragarria da guztia. Orain bai idatzi dezakedala nire idazlana. Aingerua- Pozten naiz ba orain ideiak argi izatea. Mikel- Mila esker lagun. Aingerua- Eta ez ahaztu hemen nagoela nahi duzunerako. Beti zuri laguntzeko prest nago, bakarrik sentitzen zarenean edo laguntza behar duzunean pentsatu nigan eta beti jasoko duzu nire laguntza, zure zaindari izango naiz. Mikel- Eskerrik asko. Oraintxe bertan noa etxera aitari hau kontatzera. Agur. (Korrika irteten da) Aingerua- (Jendeari begira). Aintza Zeruan Jainkoari eta Bakea lurrean Gizonei! Zabal ezazue munduan berri ona, Jaio da Jesus haurtxoa! (Eszenatik irteten da). MUSIKA: Pozkarioz kanta zagun! AMAIERA 2007ko Gabona Opari bat dut zuretzat! Iker Pagola Jauregi. 17

18